Uniportek Bilboko portuko komunitate logistikoa bildu du bere Batzar Nagusian

Getxo | ekainaren 22a

Ekaineko Batzar Nagusia Getxoko gurutzaontzien itsas terminalean egin genuen, eta bertan, 135 enpresa elkarturen ordezkariak egon ziren. Besteak beste, Ainhoa Ondarzabal BTI- Euskadiko Nazioartekotze Agentziako  sailburua eta horrek,  Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-plana aurkeztu zuen, garrantzi berezia emanez enpresei ematen zaizkien laguntzei eta gazteek  atzerrian bekarekin ikasteko daukaten aukerari.

Ekitaldi horrek balio izan zuen 2021. urte ekonomikoa ixteko, Batzar Nagusiak urteko kontuak onartu baitzituen eta urteko lehen seihilekoko jardueren eta urte amaierara arte aurreikusitako egutegiaren errepasoa egiteko, eta, bereziki, sektorea berriro elkartzeko, Covid-ek eragindako  murrizketen ondoren.

Enpresa-dinamismoa

Aukera eman zigun ere bertaratu zirenekin partekatzeko Bilboko portuko komunitateak 2021ean izandako dinamismoa. Zehazki, 2021ean, gure enpresen %60k (administrazio publikoak kontuan hartu gabe) 1.300 kontratazio berri egin zituen (Lanbidek emandako datuen arabera), eta horrek erakusten du sektoreak erresilientzia handia duela egoera aldakorren eta mundu osoan jasaten ari garen ziurgabetasunaren aurrean.

Datu positibo horiek, azken hamar urteotan portuko esparruan egindako inbertsioen balioarekin osatzen dira: 1.230 milioi euro eta horietatik %70, sektore pribatuari dagokio.

Ezinbesteko gakoa industria eta merkataritzarako 

Amaitzeko, eta Euskadiko nazioartekotze-planari dagokionez, atseginez adierazi genuen Uniporteko bazkideen %70ek nazioarteko presentzia duela, eta %55ek baino gehiagok, bulego propio bat atzerrian. Horrek ekarri zuen iaz Bilboko portua jatorri/helmuga zuten merkataritza-jarduerak, 148 herrialderekin eta 815 porturekin izatea, eta horrek gure kluster logistiko-multimodala ezinbesteko gakoa  bihurtu du industria eta merkataritzarako.

Prentsa oharra: DESKARGATU

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
Messe München - Alemania | 2-5 junio
La comunidad logístico portuaria de Bilbao presenta en Múnich su oferta multimodal para todo tipo de tráficos y mercados El puerto de Bilbao...
Ekitaldiak
Munich - Alemania | 2-5 junio
El puerto de Bilbao y su comunidad portuaria presente, un año más, en la feria líder en el sector de la logística. Representado por Autoridad...
Ekitaldiak
Róterdam (Países Bajos) | 13-15 mayo
En una nueva participación en Breakbulk Europe, evento mundial de mercancía convencional y carga de proyecto, la comunidad logístico portuaria de...