Lurreko irisbideak
Zein da zure helmuga?
24 ORDUKO LEHIAKETA: egin klik hemen
Bisitatu eta kotxez etortzen bazara, mesedez, kontuan izan ISURPEN BAXUKO GUNEAK (ZBE). Jakin dezakezu ZBEren hedadura eta egoera ZBE hemen
Bilboko portuko sarbideen eta Bizkaiko errepide nagusien egoera zein den une honetan jakiteko, sakatu hemen.
Errepideko igarotzen denborak | |
---|---|
Bilbo-Iruñea | 3h |
Bilbo-Zaragoza | 3h |
Bilbo-Madril | 4h |
Bilbo-Lérida | 4h |
Bilbo-Bartzelona | 6h |
Bilbo-Baiona (FRANTZIA) | 2h |
Bilbo-Bordele (FRANTZIA) | 4h |
Bilbo-Paris (FRANTZIA) | 10h |
Bilbo-Perpignan (FRANTZIA) | 6h |
Bilbo-Milán (ITALIA) | 12h |
Errepideko irisbideek igarotzeek eskatzen duten azkartasuna ematen dute. Inportatu edo esportatutako salgaiak zuzenean iristen dira portura edo bertatik ateratzen dira A-8 autobidetik, autobide horrek, hiritik pasatu gabe, Espainia, Frantzia eta Portugaleko autobideen eta autobien sare nazionalekin lotura zuzena dauka-eta:
- Ekialdera: E-70 errepidea, zeinak Biriatutik Frantziarekin lotzen baitu portua
- Mendebaldera: E-70 errepidea, zeina Kantabriara eta Asturiasera baitoa
- Hegoaldera: E-80 errepidea, zeinak portua Burgos, Palentzia, Madril eta Portugalekin lotzen baitu
- Hego-ekialdera: E-804 errepidea, zeinak portua Iruñearekin eta Zaragozarekin lotzen baitu
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko portua inguratuko duen autobia berri bat egiteko obrei hasiera eman diela aipatu beharrekoa, hegoaldeko metropoli-saihesbidea deritzona hain zuzen ere.
Portua trenez ere lotuta dago penintsula guztiarekin eta Europa osoarekin, eta banaketa-zentro garrantzitsuenekin lotura zuzena dauka (Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla…).