Hitzak eta baldintzak

Webgune hau, UNIPORTBILBAO/Portu Elkartearen jabetzakoa da, aurrerantzean UNIPORTBILBAO.  Webgune honetan sartzeak, jarraiko zehaztapen eta baldintza hauek jakin eta onartzea dakar:

Zehaztapenak eta baldintzak

Webgune honetan dauden edukiak, merkataritza jarduerak, produktuak eta zerbitzuak ez dira egin eta ez daude zuzenduta,  aipatutako edukiak baimenduta ez dauden lekuetan bizi diren pertsonentzat.  Webgune honetan sartzea, erabiltzaileen eta ez beste inoren ardura da.

Webgune honetan sartzeak ez dakar UniportBilbao eta erabiltzailearen artean inolako merkataritza harremanik sortzerik. Webgune honetan sartu eta nabigatzeak bertan dauden  legezko oharrak, baldintzak eta zehaztapenak jakin eta onartzea dakar.

Gaurkotasuna eta informazioaren aldaketa

Webgune honetan agertzen den informazioa, bere azken gaurkotze-egunean indarrean zagoena da. UniportBilbaok webgune  honetako informazioa gaurkotu, aldatu edo kentzeko eskubidea dauka eta webgune honetan sartzea mugatu edo debekatu ahalko du. Ezingo da webgune hau aldatu edo moldatu. Hala ere, UniportBilbaok edozein momentutan eta aldez aurretik abisatu  gabe, egoki deritzon aldaketa guztiak egiteko ahalmena dauka.

UniportBilbaok webgune honen baldintzak eta erabilera zehaztapenak bere kasa aldatu ahalko ditu. Aipatutako horien aldaketa guztiak  behar bezala iragarriko dira. Erabilera baldintzen aldaketak indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren momentutik hasita.

Edukiak

UniportBilbaok gorengo ahaleginak egiten ditu webgune honetako edukietan ager litezken akatsak gerta ez daitezen baina ez du bermatzen eta ez da arduratzen hirugarrenek emandako webgube honetako edukietan ager litezken  akatsek ekar ditzaketen ondorioetaz. UniportBilbao ez da arduratzen webgune honen bitartez, zuzenean edo zeharka, esteka elektronikoen bidez (linkak) ikus daitezken eduki, merkataritza jarduera, produktu edo zerbitzuetaz.  UniportBilbaoko webgunean linkak egotearen helburu bakarra informatzea da baina ez du inoiz proposamena, gonbidapena edo gomendioa adierazten. Esteka hauek ez dute adierazten, UniportBilbao eta webgune horien titularren artean (partikularrak edo enpresak) inolako harremanik dagoenik.

UniportBilbaok bere webgunean agertzen diren linkak bere kasa eta edozein momentutan aldatzeko eskubidea dauka.  UniportBilbaok ez du bere gain hartzen webgune honekin zerikusia izan dezakeen ziberespazioko  (txat) edozein foro edo eztabaida, aldizkari edo transmisioen edukien erantzunkizuna eta epai-aginduaren bidez errekeritzen badiote, legea hausten duten edukien arduradunak identifikatzen lagunduko du. UniportBilbaok ez du bere gain hartzen informazioa erabiltzaileen artean zabaltzetik etor liteken erantzunkizuna. Webgune honetan zabaltzen diren adierazpenen erantzunkizuna, zabaltzen dutenarena da bakarrik. Erabiltzaileek debekatuta daukate webgune honen bidez edo UniportBilbaok kontrolatzen dituen beste bideren baten bidez hirugarrenen jabetza eskubideak hautsi ditzaketen datuak transmititzea bai eta beren edukia mehatxaria, iraingarria, lizuna, pornografikoa edo ofentsa penala kontsidera daitekeen jokaera bultza dezakeen edozein material transmititzea ere.   

UniportBilbaok eskubidea dauka webgune honetan legezko arauen kontra edo inmoralak kontsideratzen dituen edozein eduki sartzen duen Interneteko edozein erabiltzaileri bertan sartzea debekatzeko bai eta, honelako jokaerak gerta ez daitezen egoki deritzon legezko neurriak hartzeko ere.

Nabigazioa, sartzea eta segurtasuna

Webgune honetan sartu eta nabigatzeak, bertan dauden legezko oharrak, baldintzak eta zehaztapenak onartu eta ezagutzea dakar. UniportBilbaok gorengo ahaleginak egiten ditu nabigazioa baldintza hoberenetan egin eta nabigatzen ari den bitartean inolako kalterik gerta ez dadin. UniportBilbaok ez du bere gain hartzen ez eta bermatu ere webgune honetan sartu ahal izatea etengabekoa izatea edo akatsik ez  egotea. Ez du bere gain hartzen ez eta bermatu ere, edukiak edo software-ak, zeinetara webgune honen bidez sartzen zaren,  akatsik ez izatea edo inolako  kalterik ez sortzea. Uniport ez da inoiz web orrian sartu eta aipatutako hori erabiltzetik sor liteken inolako galera edo kalteren arduraduna izango, horren barne informatika sistemei eragindakoak edo asmo txarrekin sartutako birusak edo software-ak egonik. UniporBilbaok ez du bere gain hartzen webgune hau modu desegokian  erabiltzeagatik erabiltzaileei sor liezazkieketen  kalteak.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune hau eta bere edukiak Jabetza Intelektualari buruzko legeek babestuta daude. Ezingo dira ustiatu, kopiatu, banatu, aldatu, publikoki komunikatu, laga, ez eta guztiz edo zati baten transformatu ere.

Erabiltzaileei, webgune honetan sartzeak ez die  webguneak dauzkan edukien jabetza intelektualaren gainean eskubiderik ez inolako titulartasunik ematen. Webgune honen edukia erabiltzailearen terminalean deskargatu ahalko da (download) bere erabilera pribaturako  den guztietan eta merkataritza helbururik ez badauka; beraz, ezingo du webgune honen edukia ustiatu, kopiatu, banatu, aldatu, publikoki komunikatu, laga, transformatu edo helburu publiko edo komertzialekin erabili.  UniportBilbaok ez die erabiltzaileei bere software-aren jabetza besterentzen. Erabiltzailea, euskarriaren jabea da (zeinetan software-a grabatzen den).  UniportBilbaok jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak dauzka, software barne. Erabiltzaileak webgune honetako software-a  bere terminalera eramaten badu ezingo du disekzionatu edo deskonpilatu ez eta jatorrizko kodearen bertsioa itzuli edo bere hizkuntza beste kode edo hizkuntza batera itzuli ere.  

Webgune honen izen komertziala, markak, logoa, produktuak eta zerbitzuak, bai UnportBilbao-renak bai bere kideak diren enpresarenak, legeak babestuta daude. UniportBilbaok, jabetza intelektuala eta industrialaren eskubideak hausten dituzten erabiltzaileen kontra dagozkion akzio judizialak burutzeko aukera dauka. 

Komunikazio elektronikoa

Informazio Gizartea eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, gure datuak ematen dizkizugu  edozein eskaera, galdera edo ereklamaziorako. Gurekin harremanetan gutunaren bidez jarri nahi izanez gero, honako helbide honetara idatz dezakezu: 

UniportBilbao/Portu Elkartea - Urquijo Zumarkalea 9-1go D.  48008 - Bilbao - Bizkaia (Espainia)

Edo jarraiko posta elektroniko helbide honen bitartez: lopd@uniportbilbao.es