Kanal etikoa
Uniportek gardentasun-ingurunea sortu, eta gure administratzaileek, bazkideek eta profesionalek legezkotasuna eta kode etikoan ezarritako jokabide-arauak errespetatzea sustatu nahi du.
Helburu horrekin, Uniportek barneko informazio sistema bat du, gure elkartearen legearen edo Kode Etikoaren aurkako balizko jokabide irregularrei edo balizko egintzei buruzko kontsultak edo salaketak errazteko. Funtsezko printzipioak honako hauek dira:
Anonimotasuna:
Komunikazioak modu anonimoan egin daitezke.
Errepresaliak debekatzea:
UniportBilbaok hitz ematen du ez duela inolako errepresaliarik hartuko fede oneko salaketa egin duen inoren kontra.
Konfidentzialtasuna:
Informatzailearen eta komunikazioan aipatutako edozein hirugarrenen nortasuna isilpean gordetzea eta datu pertsonalak babestea funtsezko printzipioa da jasotako komunikazioak kudeatzeko.
Eragindako pertsonen eskubideak:
Ikertutako eta eragindako pertsonen intimitaterako, ohorerako, defentsarako eta errugabetasun-presuntziorako eskubideak bermatzen dira.
Sistemaren kudeaketa:
Batzorde Etikoa barneko informazio-sistemaren kudeaketaz arduratzen den organoa da, ezarritako prozeduraren arabera eta Betetzearen Arduradunak koordinatuta.
Jakinarazpenak idatziz bidal daitezke web orri honetako inprimakiaren bidez, posta elektronikoz compliance@uniportbilbao.es edo postaz (Betetzearen Arduraduna, UniportBilbao, Alda. Urkixo, 9-1. esk. - 48008 Bilbao). Web gune honen bidez ez dira erabiltzaileen datu pertsonalak bilduko eurek jakin gabe, eta ez zaizkie hirugarrenei ematen.