Helburuak
Uniport-en xedeak -dirurik irabazteko asmorik gabe elkarte horrenak- Bilboko portuak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko asmoz ezarri dira, kalitatea etengabe hobetuz, portuko igarotzan zerikusirik daukaten eragile guztiak koordinatuz eta hobetu beharreko alorretan hobekuntza-ekintzak proposatuz.
Estatutuetako 6. artikulua:
UniportBilbao/Portu Erkidegoaren xedea Bilboko portuaren, berarekin erlazionaturiko industrien eta ingurune sozio-ekonomikoaren garapen iraunkorra da, honako hauen bitartez
- Portuko ingurunearen eta berarekin lotura duten industrien etengabeko hobekuntza lortzeko ekintzak bultzatuz.
- Portuko ingurunearen ezagutza eta irudia bultzatuz, bere eraginpeko eremurik hurbilenaren barruan zein kanpoan; Portuaren eta bertako enpresen merkataritza-kudeaketa indartuz eta lagunduz.
Bestalde, Uniport-ek Bilboko itsas sektorea sustatzen du enpresa bakarra bailitzan: EL PUERTO, horrela, bada, intermodaltasunaren kontzeptuaren eredurik hoberena ematen du, ATETIK ATERA deritzon itsas garraioan parte-hartzen duten guztiak bere bazkideen artean biltzen dituelako.
Burutu diren ekintzetariko asko Eusko Jaurlaritzaren industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren “Kluster” programaren barruan burutu dira.