Bilbo eta bere portua

Bilbo

Bilbok, Arku Atlantikoa deritzon ingurunearen erdian kokatuta egonda, itsas tradizio luze eta aberatsa dauka eta 700 urtetik gorako historia. XIX. mendearen bukaeratik aurrera, hau da, portuaren eta industriaren garapen ikusgarrian hasi zenetik, portuaren inguruan ontzigintza-enpresak, ontzi-konpainiak eta, denborak aurrera egin ahala, zamaketari-enpresak, kontsignatarioenak, zerbitzu osagarrietako enpresak eta hainbat zerbitzu eskaintzen dituzten hornitzaile ezberdinak kokatu ziren; eta, horren ondorioz, itsasoko eta portuko industriak bere biziko garrantzia hartu du eskualdeko ekonomian eta, bide batez, Euskadiko ekonomian.

Portuko jardueren hazkundeak eta, alde batetik, gero eta tamaina handiago daukaten itsasontziei egokitutako kai eta portu-gune berriak edukitze beharrak eta logistika-behar berriek Kanpoko Abrako portua egiteko komenientzia ekarri zuten.

Horren ondorioz, portuak eta industria osagarriek kai zaharrak hiriari utzi zizkioten, horrela, bada, kai horietan kultura, aisia eta zerbitzu-industriari eskainitako gune berriak sortu dira.

Kokapen geografikoa

Latitudea: 43º 22´ 43" N / Longitudea: 03º 04´ 57" W

Bilboko portua Bizkaiko Golkoaren ekialdeko muturrean dago, Arku Atlantikoa deritzon gunearen barruan. Bere kokapen geografikoak kontinente amerikarrarekiko, Europako iparralderekiko, Afrikarekiko eta Ekialdearekiko lotune-portu izateko parada eman dio, eta Europako Atlantikoko fatxadarekin, Britainiar Uharteekin eta Baltikoko Itsasoko herrialdeekin merkataritza harremanak izateko bereziki prestatuta dago.

Bilboko portuak, bere enpresekin batera, kontinente-mailan salgaiak banatzeko zentro garrantzitsu bat osatzen du, milioi bat biztanleko metropoli batean kokatuta dago eta 400 Km-ko inguruan 16 milioi biztanle bizi dira. Horrezaz gain, Arku Atlantikoko merkatu europarrera iristeko bide ezin egokiago da.