CSP IBERIAN BILBAO TERMINAL | Energia-eraginkortasun helburua eta ingurumen-konpromisoa: terminal jasangarria

2021eko abendua | PUERTO DE BILBAO NEWS95

 

CSP Iberian Bilbao Terminal aurrera doa baliabide jasangarri berriak ezartzen, energia-kontsumoa eta Berotegi Efektuko Gasen (BEG) emisioak murrizteko, eta hórrela, prozesu logistiko garbiagoak lortzeko eta bezeroei ildo berean laguntzeko. Hala, nabarmentzekoa da 4 trenbide eta 550 metro daukan bere terminala. Bertan, CSP Iberian Bilbao Terminalek trenbide-terminalean inbertitzeko apustua egin du, alde batetik, bere edukiera 100 m-tan luzatuz, eta, bestetik, RMG motako garabi zaharren ordez, megablokeetan lan egiten duten ARMG garabi elektrikoak jarriz. Horrek,  “gure bezeroei (ontzi-enpresak) aukera ematen die ingurumena eta gizartea  errespetatzen duten zerbitzu jasangarriak eskaintzeko”, adierazi dute CSP-tik. ARMG garabi berriek % 45 hobetu dezakete trenen produktibitatea.

“Megablokean” egiten diren operazioei esker, edukiontziak ez dira jarri, eta gero, garraiatu behar. Itsasotik edo lurretik iristen diren edukiontziak trenbide-terminalean jartzen dira, eta mugimendu bakar batekin ontzira hurbiltzen dira edo trenez bidaltzen dira. Horregatik, eraginkorrak dira energiaren eta ingurumenaren ikuspegitik. ARMGez gain, parkean garabi eta ekipo elektriko eraginkorragoak eta ingurumenaren aldetik iraunkorragoak sartu dira, hala nola 7 Portainer (STS), 6 Forklift eta 11 ibilgailu elektriko.

Honako hauek osatzen dituzte 2019an egindako inbertsioak teknologikoki aurreratuak eta eraginkorrak diren ekipoetan: 4 Reach-Stacker – Kalmar. Beren diesel-motorrek emisio gutxi egiten dituzte EU Stage IV/US EPA Tier 4rekin bat etorriz, eta, aldi berean, 2000/14/EE Zuzentarauak ezarritako zarata-mailak betetzen dituzte. Lurreko aldean ere, CSP Iberian Bilbao Terminalek kamioiak sartzeko ateak automatizatu ditu, iragaitea hobetzeko eta gorabeherak murrizteko, terminalaren helburua itxaronaldiak murriztea baita.

Itsas terminal gisa, CSP Iberian Bilbao Terminal 2021ean hasi da hartzen gas natural likuatuak propultsatutako Containerships (CMA-CGM Taldea) ontzi-enpresako Containership Borealis, Containerships Stellar eta Containerships Nord ontziak. Hori beste aukera bat da CO2 isuriak gutxitzeko gas likuatua  fuel-olioaren ordez erabiltzen delako. Halaber, CSP Iberian Bilbao Terminalek bat egin du Bilboko Portuko Agintaritzaren BilbOPS (Onshore Power Supply) proiektuarekin, ontziak hornitzeko kaien elektrifikazioa egiteko. Azkenik, terminaletik jakinarazi dute terminaleko argiztapen-dorreetan  LED jartzen  ari direla. Gaur egun, A1 kaia amaitu da, eta, 2022an, A2 kaiarekin jarraituko dute. Horrez gain, argiztapena atrakalekuka sektorizatu da,   orain dela urte batzuk bakoitzean egiten diren operazioen arabera.

CSP Iberian Bilbao Terminalek karbono-aztarna eta emisioak murrizteko egindako ekarpenaren adibide gisa, esan behar da edukiontzien %20 trenbidez iristen edo ateratzen dela terminaletik, eta 3.000 tren inguruk (jatorria/helmuga: Bartzelona; Madril; Valentzia; Zaragoza; Araba; Sevilla; Burgos; Guadalajara; Murtzia; Huesca eta Nafarroa) batez beste %57 aurrezten duela GHSko emisioetan (berotegi-efektua eragiten duten gasak), garraiatutako unitate bakoitzeko CO2 baliokidetasunean kalkulatuta.

Ingurumen-onura horiei onura sozialak gehitu behar zaizkie,  garraio multimodalak (errepidea – trena – itsasoa) milaka ordu gutxiago gidatu eta txoferrak nazioarteko ibilbideetan lekualdaketa gutxiago egin behar izatea dakarrelako. Hori guztia bat dator Mugikortasun Paketean eta Europako Itun Berdean bultzatutako estrategiekin.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...