VASCO / TUBACEX | Hornikuntza katearen joerak eta erronkak

2021eko abendua | PUERTO DE BILBAO NEWS95

 

Hornikuntza katea larritzen denean, inteligentzia logistikoa agertzen da, helburu nagusi batekin: nabarmentzea logistika, orain inoiz baino gehiago, munduko ekonomiaren ardatz nagusietako bat dela. Horregatik, azaroaren 5ean, VASCO familia taldeak, Deusto Business Alumnirekin lankidetzan, jardunaldi bat  antolatu zuen profesionalentzat eta komunikabideentzat.

Jardunaldian gaur egungo hornikuntza katearen erronkak eta joerak aztertu ziren. Jon Azarloza VASCOko CEOak digitalizazioaren eta bezeroaren zerbitzurako sormenaren alde egin zuen: “Hornikuntza kateko aktore bakoitzak bere sistema du, eta bezeroari gustatzen zaio bere negozioaren ikuspegi orokorra ikustea; etorkizuna integrazio-tresnetan dago. 5G, Big Data eta Block Chain teknologiekin, adimen artifizialak lortzen du informazioaren gardentasuna eta hain beharrezkoa den trazabilitatea, eta hori, iraunkortasuna eta abiadura bihurtzen da”, adierazi zuen.

Bestalde, Tubacex-eko hornikuntza kateko eta jasangarritasuneko Charles Kirby zuzendariak, honako hau adierazi zuen: “industriak inoiz ez dio aurre egin  honelako hornikuntza kostuen ‘shock’ bati, ezta petrolioaren krisian ere”. “Lehengai batzuk izugarri igo dira, eta ez dago kontrolatzeko modurik”, gaineratu zuen Kirbyk. VASCOko profesionalek 50 urte baino gehiago daramate  unibertso horri aurre egiten  enpresa gisa.

Deusto Business Alumni-ko zuzendari nagusia den  Naiara Tobalinaren hitzetan, hornikuntza katea beti da aktibo estrategikoa, lankidetzan oinarritutako berrikuntza bilatzen duena, eta “jasangarritasunaren alde borrokatzen duena”. Beren enpresa eta bezeroak beti logistikaren bidez hazten jarraitzeko, irtenbideak aukera gisa  sortzen dira,  adimen logistikotik, langileen talentutik, esperientziatik eta ezagutzatik. 

                            

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...