SOIVRE | Gutxi barru, RoHS eta RAEE kontrolak

2022ko Iraila/Urria | PUERTO DE BILBAO NEWS 98
Portuko komunitateari jakinarazi zaio enpresa inportatzaileei helaraz diezaien, gutxi barru  martxan jarriko dela inportaziorako kontrol-mota berri bat, tresna elektrikoak, pilak eta metagailuak inportatzeko Europako arauei jarraituz.
 
Kontrol horiek nahitaezkoak dira produktu horiek libreki inportatzeko, eta beren helburua da  egiaztatzea RAEE, RPyA eta RoHS araudiak betetzen direla. 
RAEE/RPYA: Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretua, eta 106/2008 Errege Dekretua, pila eta metagailuei eta horien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa.  
RoHS: Aparatu elektriko eta elektronikoetan substantzia arriskutsu jakin batzuk erabiltzeko murriztasunei buruzko 219/2013 Errege Dekretua. 
 
SOIVRE arau informatikoak prestatzen aritu da, kudeaketa, dokumentuen egiaztapenak eta kasu bakoitzean aplikatzen diren kontrolak bizkortzeko. Hona hemen horietako batzuk:
 
SOIVREk ikuskatu beharreko  segurtasun industrialeko produktuak (330/2008 ED)
Aparatu elektriko eta elektronikoak (110/2015 ED) eta pilak eta metagailuak (106/2008 ED)
Aparatu elektriko eta elektronikoak zeintzuei RoHS susbtantzia arriskutsuen murrizketak aplikatzen zaizkien (2019/2013 ED).
Informazio gehiago: 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...