RHENUS | Ziurtagiri fitosanitario berria Bilboko plataforma logistikorako

2021eko abendua | PUERTO DE BILBAO NEWS95

 

Rhenus-ek Bilbon daukan  plataforma logistikoak 3.400 metrotik gorako azalera estalia eta 12 metroko altuera du. 5 kai dauzka zamaketa egiteko, aduana-biltegi gisa sailkatuta dago eta tokiko industriaren behar espezifikoetara bideratuta.

Barruan, salgaiak manipulatzeko lau makina daude, fardel bakoitzeko 1,5 tonatik 16 tonara bitarteko goratze-ahalmena dutenak. Makina horiek bolumen eta pisu handiko karga manipulatzeko dira, eta edozein behar logistikori aurre egiteko balio dute. Bere plataformatik, Rhenus-ek aireko eta itsasoko garraio-zerbitzua eskaintzen du, bai eta proiektu bereziak, aduana-zerbitzuak (Aduana-gordailua eta Aldi Baterako Gordailu Biltegia) edo logistika integraleko ekintzak ere. Horiez gain, zura pilatzeko biltegi baimena dauka eta horri esker,  hirugarren herrialdeetara esportatuko den zura bertan  pilatu dezake, ikuskapen fitosanitarioa   egiteko. 

Estrategikoki kokatuta dago, ia kaian bertan eta  portuko TECO terminaletik kilometro batera gutxi behera, eta Rhenus-eko lurreko sarearekin lotuta. Zerbitzu berri horri esker, Bilboko portua erabiltzen duten zur-esportatzaile ugariek  bizkortasuna eta lehiakortasun handiagoa izango dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...