PANATTONI | Dagoeneko, Park Bilbao City errealitate bihurtu da

2022ko Iraila/Urria | PUERTO DE BILBAO NEWS 98

‘Panattoni Park Bilbao City’-ren eraikuntza amaitzen ari da, eta aste gutxi barru alokatzeko prest egongo da. Maizterrak logistika edo industria jarduera garatu ahalko du  Euskadiko industria eremu nagusietako batean, Abra Industrialean hain zuzen ere, Bilboko Portutik 6 km-ra eta Bizkaiko hiriburutik 15 km-ra dagoen horretan.

Proiektu berri honek SBAko 7.500 m2-ko eraikina du. Horietatik 7.100 m2 biltegietarako dira eta 460 m2 bulegoetarako.

Bere kokapen pribilegiatuari esker, A8aren ondo-ondoan dago, pabiloi ezin hobea da azken miliako banaketa jardueretarako, salgaiak inguruko eremuetan banatzeko eta industria-sektoreari lotutako jardueretarako. Gainera, 11 metroko altuera librea, zamalanetarako 10 kai eta kanpoko aparkaleku zabalak izango ditu, lana errazteko.

Instalazio horrek BREEAM eraikuntza iraunkorraren ziurtagiria ere izango du. Ziurtagiri horrek, besteak beste, uraren eta energiaren kontrola bermatzen du ingurumena gehiago errespetatuz, eta eraikinaren gastu operatiboak murrizten ditu. Eraikina bisitatzeko, honako honetara jo: comercial@panattoni.com

 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...