Misio komertziala Ekuadorrera eta Perura

Peru - Ekuadorea I Martxoaren 31 I 10:00h. Bilbao 17:00h.

UniportBilbaok –logistika multimodalaren klusterrak- lankidetza sendotzeko eta aldi berean, bide berriak bilatzeko, misio komertzial digitala egin dugu Peru eta Ekuadorreko bezero eta hornitzaileekin.


Bileran, herrialde hauetako berrogeita hamar bat enpresa egon dira, interesaturik baitaude Bilboko portuko komunitateak eskaintzen dituen zerbitzuetan.  Azaldu diegu  Bilboko Portuko azpiegituren garapena,  bere itsas-terminalek eskaintzen dituzten aukerak, eta herrialde hauetako esportatzaile eta inportatzaileei eskaini diezazkieketen estaldura handiko zerbitzu intermodalak, 27 eta 29 egun bitarteko itsasaldiekin.  


Era berean, gomendioak eman  dira Europarako esportazioak prestatzeko,  Osasun eta Industria Kalitatearen mugako  kontrolak izan  behar dituzten   produktuak direnean, beren herrialdeetatik esportatzen diren  motak direla eta. 
 
Parte hartu duten UniportBilbaoko  enpresa kideak,  hauek izan dira: Bilboko Portuko Agintaritza, Access World Spain, Asthon Cargo Bilbao, Bergé Marítima Bilbao, Debusman Pastrana, Geodis FF Spain, Mediterranean Shipping Company España, Nervion Internacional, Rhenus Air & Ocean, Seatrans Maritime, SOIVREko Ikuskapen Zerbitzua, Sparber Itsas Lineak, Vasco Shipping Services Mugako Kontrol Postua. Horiek guztiek,   webinar-en ondoren, datoren astean zehar luzatuko den elkarrizketa egitaraua izango dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
8 - 10 Abril | Copenhague
UNIPORT representa en WindEurope Copenhague al sector de la logística vasca especialista en componentes eólicos UNIPORT, junto con empresas...
Ekitaldiak
27 de marzo | Zaragoza
Participamos en una nueva edición de ENOC, Encuentro Nacional de Operadores de Cereales acompañados de un grupo de empresas asociadas. Una cita...
Ekitaldiak
20 de febrero | Calahorra (La Rioja)
El pasado 20 de febrero organizamos una jornada en Calahorra con objeto de promocionar los servicios de nuestra comunidad logística en Calahorra...