- Iritzia
Merkataritza-portuen kolapsoa
Koronabirus pandemiak zenbait sektore ekonomiko geldiarazi zituen eta horrek, aldi berean, eragin ekonomiko globala ekarri du. Nazioarteko itsas garraioaren eskariaren gorakada eta ekoizpenaren geldialdia, beste faktore batzuekin batera, merkataritza-portu handietako batzuk jasaten ari diren gaur egungo kolapso logistikoaren eragile izan dira.
Itsas garraioaren etenaren beste arrazoi bat edukiontzien eskasia eta prezioaren igoera izan da. Inmaculada Ugarteche UniportBilbaoko zuzendariak azaldu duenez, pandemiaren fase kritikoan milioika edukiontzi ibilgetu ziren eta, ondorioz, gertakari horrek bere efektuak izan ditu: “diru-sarrera eza eta gastuak eragin ditu, kostu horiei aurre egiteko ontzi-konpainiek stock hutsa murriztea aukeratuz”, gaineratu du Ugartechek.
Mundu mailako krisi baten aurrean gauden arren, itsas ibilbide batzuk beste batzuk baino kaltetuagoak izan dira. UniportBilbaoko zuzendariak, shortsea distantzia laburreko itsas garraioan “egoera hori ez dela antzematen ari” baieztatu du.
Artikulu hau UNIPORTek David Ramosekin ASERTArako egindako lankidetzaren parte da.