IDOM CONSULTING |Portuak digitalizatzeko plan estrategikoak

2022ko Iraila/Urria | PUERTO DE BILBAO NEWS 98

IDOMConsulting taldeak digitalizazio-plan estrategikoa egin du Sevillako porturako, eta 49 neurri baino gehiago aurreikusi ditu konektibitate logistikoa eta lehiakortasuna hobetzeko, eta teknologia eta sistemak modernizatzeko.

Sevillako Portuko Agintaritzaren (APS) Planaren aurkezpenean, Joaquín Muñoz Galvez IDOMeko IT adituak eta Sandra Sinde Cantorna IDOMeko berrikuntzako erosketa publikoko zuzendariak transformaziorako ibilbide-orriaren puntu nagusiak  azaldu zituzten, eta tailer bat eman zuten portuko komunitatearekin batera, aukera eta joera berriak detektatzeko.

IDOM enpresa independentea da. Bilbon jaio zen, 65 urteko esperientzia du eta Aholkularitza, Ingeniaritza eta Arkitekturako zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu. Bost kontinenteetan ditu proiektuak, eta 4.300 profesional baino gehiago ditu 125 herrialde baino gehiagotan.

Bere jarduera arloetako bat portuei lotuta dago, eta, bereziki, "Port Community System (PCS)" delakoaren diseinu eta ezarpenari, eta hori, jadanik egin du, Algeciras, Jamaika, San Antonio (Txile), Abu Dhabi eta Callao (Peru) portuetarako. Gainera, Iberoamerikako Garapen Bankuarekin (BIC) lankidetzan aritu da Karibeko portuen eraginkortasuna PCS eta kanpo-merkataritzako leihatila bakarren bidez  hobetzeko gida idazten, eta IPCSArekin (International Port Community System Association)  PCSen Azterketa Orokorra egiten.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...