HAIZEA WIND | Bilboko portuko plantaren handiagotzea iragarri du

2022ko Apirila | PUERTO DE BILBAO NEWS 96

Haizea Wind enpresa Bilboko portuan dago eta aerosorgailuetarako dorreak egiten ditu eta iragarri du, 56.000 metro karratuko lurzati berri baterako emakida eskatu duela.

Behin ebazpena argitaratuta, enpresak espero du ekoizpen-instalazioa handitzea, hasiera batean, Orsted enpresa daniarraren kontratu garrantzitsu bati erantzuteko. Handitzearekin batera, 2023rako funtzionatzen egotea espero dena, beste 350 lanpostu sortuko dira -gaur egun 400 daude.

Haizea Windek 124.000 metro karratu inguru ditu emakidan AZ2 kaian non 2018ko maiatzean lanean hasi zen, 65 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Portuko Agintaritzak ere 17,5 milioi euro jarri zituen enpresaren nabea eraikitzeko.

Gaur egungo instalazioak aprobetxatzen du aerosorgailuetarako osagaiak kaian bertan eraikitzeak daukan balioa, hain handiak izatean, ezinezkoa litzatekelako errepidez garraiatzea esportatzeko.Era berean, lehengaien inportazio-trafikoak ekartzen ditu eta horiek portuan bertan eraldatu ondoren, esportatu egiten dira, eta, ziklo horretan aprobetxatzen da, portuko zerbitzu logistikoen ekosistema, pleitamenduetatik hasi eta aduanetako bulegoetara helduz, estibatik, trinketatik eta salgaien eta ontzien gainerako zerbitzuetatik pasatuz.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...