Brittany Ferries-ek Bilbao-Portsmouth zerbitzua berrabiarazi du “Salamanca” ontzi berriarekin, Gas Natural Likidotuak (LNG) propultsatutako lehen ferrya

Bilbo I Martxoaren 29a

Portsmouth-etik zetorren  “Salamanca” ontzia  7:00etan iritsi zen Bilboko portura, bidaiariekin eta kargarekin  egiten zuen bere   lehen bidaian. Arratsaldeko seietan Portsmouth-erantz abiatu  zen, 28 orduko itsasaldiarekin.

Brittany Ferries-en ontzi berriak, 2011tik ibilbide hori  egin duen “Cap Finnesterre” ordezkatu duenak,  astean bitan lotuko ditu Bilbao eta Portsmouth (astearte eta larunbatetan), eta azken portu hori, astean behin, Frantziako Cherburgokoarekin.

“Salamanca” ontzia, E-Flexer motakoa da, 214,5 metroko luzera eta 27,8 metroko zabalera du bai eta 2,7 kilometro lineal ibilgailuentzat ere (150 kamioi, ibilgailu arinekin konbinatuta). Hamar kubierta artean banatuta dauden 341 kabina ditu 1.015 bidaiari sartzeko, eta horietako 22 egokituta daude maskotarekin bidaiatzeko. Tripulazioa, 85 profesionalek osatuta dago.


“Salamanca” ferrya GNLk propultsatzen du. Gaur egun aukera hori onena da itsas-garraioak ingurunean sortzen duen eragina murrizteko, ia ez duelako sufre oxidorik isurtzen. Horrez gain, berrikuntza teknologiko ugari dituen  diseinu hidrodinamikoagoa du eta horri esker,  ontzi baliokideak daramatzaten lau motoreak bitara murriztu dira, eta, beraz, energia aurrezten da.

Itsasontzi bikaina ibilbide bikaina egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
DIC. 2025 - ENE. 2026 | PUERTO DE BILBAO NEWS
Servicios Logísticos Portuarios SLP, empresa estibadora, consignataria y agente de línea regular que opera desde hace casi treinta años en el puerto...
Albisteak
2025eko URRIA/AZAROA / PUERTO DE BILBAO NEWS 110
CSP Iberian Bilbao Terminal ha recibido el certificado de la huella de Carbono de la organización otorgado por AENOR, como reconocimiento a la con-...
Albisteak
2025eko URRIA/AZAROA / PUERTO DE BILBAO NEWS 110
Una delegación de Servicios Logísticos Portuarios-SLP. acompañada por representantes de su participada Sociedad Auxiliar Punta Sollana (SAPS) y...