Bilboko Portuko Agintaritza | 203.000 m² logistika eta industria proiektu berrietarako

2021eko abendua | PUERTO DE BILBAO NEWS95

 

Portuko Agintaritzak oraintsu amaitu du kai-mutur zentralaren lehen fasearen azalera gehiena urbanizatzen, eta, hala, 203.000 metro karratu jarri ditu enpresen eskura. Azalera hori enpresen beharrizanen arabera partzelatu ahalko da.  A5 kaiak guztira, 1.120 metroko atrakatzeko lerroa eta 362.000 metro karratu ditu.Kai hori eraikitzeko egindako guztirako inbertsioa  112 milioi eurokoa izan da, Europako Batzordeak 2014ko “Connecting Europe Facility” deialdian finantzatzeko aukeratu zuen proiektu baten barruan. 

Finantziazio-hitzarmenaren arabera, Europako Batzordeak, gehienez,  20,9 milioi euro emango ditu, hau da; gastu hautagarrien %20. Gainerako inbertsioa Portuko Agintaritzak finantzatu du portuko tasa eta kanonen bidez.Beraz, hilabete honetatik aurrera, Bilboko Portuak azalera berria dauka, trafikoak eta lanpostuak -logistikoak eta industrialak- ekarriko dituzten enpresa-proiektu estrategiko berriak hartzeko.

A5 kai berriak trenbide sarbidea izango du bai eta eta instalazio berri bat ere, ontziak portuko sare elektrikora konektatzeko, atrakatuta dauden bitartean berotegi-efektuko gasak eta zaratak gutxitzeko. Horrela, Bilbon daudenean ingurumen-indizea hobetuko dute. Hori da “Onshore Power Supply” deritzona, eta atrakatuta dauden ontziei aukera emango die ontziko bibrazioak eta motorren higadura murrizteko. Zentzu horretan, Portuko Agintaritzak martxan jarri du OPS (Onshore Power Supply) proiektua. Proiektu hori hedatzeak Bilboko portuan hainbat kai elektrifikatzea eta jasangarritasunaren alde egitea ekarriko luke, BEGen eta zarataren emisioak murriztuz. Ziur egonda BilbOPS proiektuaren emaitzek portuko eta bere  inguruko azpiegitura eta prozesu logistikoak hobetzea ekarriko dutela, Uniportek eta portuko komunitateko enpresa askok bat egin dute proiektua  bultzatzeko adierazpenarekin.


BILBOKO PORTUA: PORTU "CORE" 
Europaz Haraindiko Garraio Sarea (Trans-European Transport Networks, edo TEN-T) lehentasunezko garraio-sareen multzo planifikatua da eta bere helburua da  pertsonen eta merkantzien komunikazioa erraztea Europar Batasunetik zehar non Bilboko portua " portu core " gisa katalogatuta dagoen. 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...