BAHÍA DE BIZKAIA GAS (BBG) | Gertaera garrantzitsuak

2022ko Apirila | PUERTO DE BILBAO NEWS 96

2021ean, Bahía de Bizkaia Gas-ek (BBG), Bilboko portuan kokatuta dagoen birgasifikatzaileak, 41 itsasontzi hartu zituen, 3,2 milioi tona gas natural likidotu (GNL) baino apur bat gehiago zituztenak (46.103 gigawatt/ordu baliokideak). Horrek, Espainian inportatutako GNL guztiaren %11,1 eta portuetatik zehar sartutako %20,4 adierazten du.

Gertaera garrantzitsu gisa, aipatzekoa da, abenduan sei metano-ontzi hartu, eta horietako hiru 72 ordu baino gutxiagoan deskargatu zirela, instalazioen operazio-ahalmen handiari esker.

BBG aukera interesgarrienetako bat da Europako gas-enpresentzat, Bilboko Portuaren kokapen geografiko estrategikoagatik eta bere ahalmen operatibo eta moldakortasunagatik. Horrek, Espainiako gas-sistema indartzen laguntzen du, gas naturalaren hornidura bermatuz Iberiar penintsula osoan, bai gasbidearen bai zisternaren bidez. Iaz, kamioi-zamalekuan 3.091 zisterna izan ziren. Zerbitzu horrek GNLren banaketa kapilarra ahalbidetzen du, adibidez nekazaritza sektorean.

Hori guztiari esker, bere atrakatze, biltegiratze eta birgasifikazio instalazioak erreferentzia dira gas-sektorerako. Apirileko joera mantenduko balitz -aurreko urteko hilabete berean baino %40ko gehikuntzaz-, espero da 2022a urte ona izatea, nahiz eta energia-sektorearen nazioarteko egoerak, Errusiak Ukrainan eragindako inbasioak eta Europar Batasunaren neurriek baldintzatuta egon.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...