AUTORIDAD PORTUARIA DE BILBAO | e-puertoBilbao PCS-en 20 urte

Bilbo | 20 urte e-portBilbao PCS

Bilboko Portuko Agintaritzak (BPA) e-puertobilbao plataforma telematikoaren hogeigarren urteurrena ospatu du. Tresna digital hori BPAk bere portuko komunitate osoaren zerbitzura jartzen du, agenteen artean informazioa trukatzeko eta, hartara, portuaren eta bertan lan egiten duten enpresen lehiakortasuna bultzatzeko.

Txaber Goiri BPAko Eraldaketa Digitaleko Saileko buruak ekitaldiari hasiera eman zion, eta e-puertobilbaoren garapena azaldu zuen: “hasieran zerbitzu bat eta 30 enpresa konektatuta izatetik, gaur egun bezeroentzat erreferentzia izatera pasatu da, hogei zerbitzu eta 800 enpresa erabiltzaile inguru baititu”.

Ricardo Barkala Portuko Agintaritzako lehendakariak ekitaldiari amaiera eman zion, eta, orduko lehendakariari José Ángel Corres eskerrak eman zizkion portuko komunitateari zerbitzu hori emateko egin zuen apustuagatik, eta nabarmendu zuen ere “Portuko Agintaritzak berrikuntzaren eta digitalizazioaren alde etengabe egiten duen ahalegina; e-puertobilbao Port Community System plataforma, horren erakusgarri bikaina da”.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
8 - 10 Abril | Copenhague
UNIPORT representa en WindEurope Copenhague al sector de la logística vasca especialista en componentes eólicos UNIPORT, junto con empresas...
Ekitaldiak
27 de marzo | Zaragoza
Participamos en una nueva edición de ENOC, Encuentro Nacional de Operadores de Cereales acompañados de un grupo de empresas asociadas. Una cita...
Ekitaldiak
20 de febrero | Calahorra (La Rioja)
El pasado 20 de febrero organizamos una jornada en Calahorra con objeto de promocionar los servicios de nuestra comunidad logística en Calahorra...