AIYON ABOKATUAK | Bere posizioa indartu du Zuzenbide Aeronautikoan eta Espazialean

2021eko abendua | PUERTO DE BILBAO NEWS95

 

Aiyon Abokatuak enpresak eutsi egin dio Zuzenbide Aeronautikoan erreferentziazko bulegoa bihurtzeko   egindako apustuari. Esparru horretan duen posizioa indartu egin da Zuberoa Elorriagak, Bilboko bulegoko bazkideak, lortutako kualifikazio berriari esker. Elorriaga, “Zuzenbide Aeronautiko eta Espazialeko Espezialista Graduondoko ikastaroa” delakoaren lehen  promozioan graduatu da. Ikastaroa, Pontificia Comillas Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak (ICADE) ematen du, Zuzenbide Aeronautiko eta Espazialeko Espainiako Elkartearekin (AEDAE) lankidetzan.

Bi erakunde ospetsu horiek abian jarri dute ekimen aitzindari hori, Espainian aireko esparruan  eta  zuzenbide espazialean dagoen prestakuntza defizita  konpontzeko. Esparru bi horiek, tradizioz,  Administrazioak eta beste erakunde publiko batzuek monopolizatu dituzte, liberalizatu den arte. Joan den azaroaren 5ean argi geratu zen Aiyon Abokatuak espezialitate horretan duen interesa eta inplikazioa, Bilboko Zuberoa Elorriaga  eta Algeciraseko José Antonio Domínguez bazkideek  parte hartu baitzuten  Kopenhagen  egindako  Aireko Zuzenbidearen Europako Elkartearen (EALA) 33. urteko Konferentzian. Adituen topaketa horretan, gai hauek landu ziren, besteak beste: estatuko laguntzak eta EBko legeria, Brexitaren eragina, aire-industriaren finantzaketan izandako aldaketak eta abiazio jasangarria.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...