Enpresa eta zerbitzuak
Cámara de Comercio, Industria y Navegación de Bilbao
Merkataritza Ganbera zuzenbide publikoko eta kudeaketa pribatuko korporazioa da, eta eginkizun hauek ditu:
- Merkataritzaren, industriaren, zerbitzuen eta itsas sektorearen interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea.
- Enpresei zerbitzuak ematea.
- Bizkaiko ekonomia bultzatzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak egitea.
Ganbera kontsulta- eta lankidetza-organoa da administrazio publikoekin, eta haien aurrean ordezkatzen dituzte enpresen interes orokorrak. Bere xedeek gizartean eta ekonomian duten garrantzia dela eta, Legeak ezartzen du enpresa guztiak automatikoki atxikiko zaizkiola haren erroldari. Ganberaren interes orokorrekin batera kudeatzen diren erakundeetan parte-hartze aktiboa sustatze aldera, Ganberak ordezkaritza duten hainbat erakundetan parte hartzen du. Gastuaren kontrola kanpoko auditoretzak ziurtatzen du, eta kontabilitate- eta aurrekontu-eragiketa guztiak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak gainbegiratzen ditu.
48008 Bilbao (Bizkaia) Spain
T: 944706500
W: www.camarabilbao.com
E: atencionaclientes@camarabilbao.com