W.E.C LINES ESPAINIA | Itsas zerbitzua Polonia eta Lituaniaraino zabaldu du eta Espainian eskaintza intermodala areagotu du

2021eko abendua | PUERTO DE BILBAO NEWS95

 

Urriaren amaieratik hasita, WEC Lines konpainiak honako portu hauek gehitu ditu Bilbao (irteera asteazkenean) Europako iparraldearekin lotzen duen duen ibilbidearen jatorri eta helmuga gisa: Klaipeda (irteera ostiralean) eta Gdynia (irteera larunbatean). Hala, WEC Lines-ek indartu egin du 2021eko urtarrilean Erresuma Batuarekin, Herbehereekin, Belgikarekin, Alemaniarekin, Norvegiarekin eta Poloniako barnealdearekin hasi zuen express zerbitzua, iragaite-denbora oso lehiakorrak eskaitzen baititu. 

Gainera, WEC Lines ontzi-enpresak iragarri du, eskaintza intermodala zabaldu egingo duela, Valentzia eta Burgos Bilborekin trenez konektatuz, han  bere itsas zerbitzuekin lotzen baita. Tren-zerbitzu berri hau  Bilbao eta Bartzelona artean  jadanik dagoenari gehitzen zaio. Tren horren  ordutegiak WEC Lines-ek Bilboko portuan dituen itsas eskalekin sinkronizatuta daude.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...