Uniporteko lehendakaria Europako Lagunak izeneko mahaian

Brusela | Maiatzaren 18a
F. Jaber Bringasek gonbidatu gisa parte hartu du Europako Lagunen Mahaiak joan den maiatzaren 18an Bruselan egindako "Europa 2030ean: krisi hibridoetan lankidetza publiko-pribatua sustatzea" izeneko simulazioan. Bertan, Jaap de Hoop Scheffer jauna, NATOko idazkari nagusi ohia eta Herbehereetako kanpo-arazoetako ministro ohia, egon zen.
 
Europako Lagunen Mahaiak emandako informazioaren arabera, "politika eraginkorrak dira galdera hipotetiko zuzenei emandako erantzun informatuen emaitza. Mugak gainditzen eta desitxuratzen dituzten erronka konplexuak dituen mundu honetan, ez da inoiz hain garrantzitsua izan ziurtatzea galdera hipotetiko horiek pertsona egokiei egingo zaizkiela, gobernuko eta gizarteko sektore guztiak prest egoteko, gure segurtasunari eragiten dioten mehatxuei aurre egin ahal izateko".   
 
"Teknologia berrien eta disruptiboen etorkizuneko erronka eta horiek gure segurtasun partekatuan duten eragina dela eta, etorkizunari begiratu behar diogu eta galdera zuzenak egin,  horretarako prestatuta gaudela ziurtatzeko. Funtsezko interesdun alderdiak biltzean etorkizuneko erronka horien inplikazioak eta krisialdietan ematen diegun erantzunak lantzeko, rolak eta erantzukizunak argitu ditzakegu eta identifikatu zein lege, politika, lankidetza-mekanismo eta plan ezarri beharko dugun, gure gizarteen osasuna eta segurtasuna bermatzeko”.
 
Lankidetza publiko eta pribatua hobetzeko emaitzak eta gomendioak erakundeak jakinaraziko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
Messe München - Alemania | 2-5 junio
La comunidad logístico portuaria de Bilbao presenta en Múnich su oferta multimodal para todo tipo de tráficos y mercados El puerto de Bilbao...
Ekitaldiak
Munich - Alemania | 2-5 junio
El puerto de Bilbao y su comunidad portuaria presente, un año más, en la feria líder en el sector de la logística. Representado por Autoridad...
Ekitaldiak
Róterdam (Países Bajos) | 13-15 mayo
En una nueva participación en Breakbulk Europe, evento mundial de mercancía convencional y carga de proyecto, la comunidad logístico portuaria de...