UNIPORTBILBAO Lehendakaria

MARTXO - APIRILA 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 100

UNIPORTBILBAO
Presidente
F. Jaber Bringas

25 urte daramatzagu, “hiruhileko aldizkari” honetan kontatzen, euskal portu nagusian -Europako hegoaldeko erreferentziazko gune logistikoetako bat dena- gertatzen dena. Ez da portu garrantzitsuena tonengatik bakarrik, baizik eta industria, logistika, merkataritza, herritartasun eta, oro har, zerbitzatzen dugun “hinterland” delakoaren ehun ekonomiko-sozialerako adierazten dugunagatik.  


Ehun zenbaki horietan, portuko komunitate logistikoak, egindako bidearen arrastoa utzi du: inbertsioak, zabalkuntzak, lorpenak, merkatuak, negozioen dibertsifikazioa (nork pentsatuko zuen ontzi-enpresak ere airelinea bihurtuko zirela?)… Ikusi ditugu zamaketarien eta ontzi-enpresen bat-egitea, haien aurrerapen teknologikoak eta kontsignatarioen, garraio-kudeatzaileen, aduanen eta portuko zerbitzu guztien administrazio baldintza berriak. Enpresa berrien sorreraren eta trafiko berrien agerpenaren, digitalizazioaren bilakaera disruptiboaren eta gure negozioaren alderdi guztiak hartzen dituen jasangarritasun hitzaren lekuko izan gara. Funtsezko hau ahaztu gabe: gure langileen gaitasuna, trebakuntza, eta segurtasunaren hobekuntza.


Gure portua lorpenez-lorpen eta albistez-albiste eraiki dugu; izan ere, hiriak pertsonek egiten dituzten bezala, portuak komunitate logistikoek egiten dituzte. Bilboko komunitatea UniportBilbaon elkartu da, elkarrekin hazteko. UniportBilbao Estatuan dagoen kluster bakarra da, beste batzuentzat eredu dena, eta bertan, egoten jakitea eta egiten jakitea biltzen dira, lehiakortasunaren hobekuntza eta sustapena batuz. Euskal erakundeak gu gauden bezain harro sentitzen dira berataz, zenbaki honen lankidetzek frogatzen duten bezala. Lehiakorragoak izateko lankidetza publiko eta pribatu hori, komunitate honen lorpen handienetako bat da.
Orri hauetan, gainera, frogatu dugu baikorrak eta erresistenteak garela. Egoera konplexuak bizi izan ditugu, eta irmo eusten diogu inportatzaile eta esportatzaileak internazionalizatzeari.


25 urte hauetan Uniporten dauden enpresek -138 gaur egun- 4.000 milioi euro inbertitu dituzte eta 2021ean, enpresa pribatuen %60k enplegu berriak eskaini zituzten. 1.300 kontratazio berri egin zituzten, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak guretzat egindako ikerlanaren arabera. Gainera, lan-egonkortasuna ematen dugu, pertsona bakoitzeko txandaketa 1,7 kontratukoa baita, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, batez beste, 3 kontratutakoa. Horrekin batera, talentua erakarri, eta gazteentzako alternatiba erakargarria izan nahi dugu, eta, jakina, emakume gehiago sartu.
Beraz, gaur eta orain ilusioz begiratzen diogu orainari eta etorkizunari, eta beti elkarrekin portuko komunitate logistiko gisa, Bilboko portuak sortzen duen kluster multimodalaren inguruan. Newsletter hau “hiruhilekoko aldizkaria” izaten jarraituko du.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...