TUBACEX | Bere historiako kontraturik handiena

2022ko Ekaina | PUERTO DE BILBAO NEWS 97

Tubacex-ek bere historiako kontraturik handiena lortu du Abu Dabiko Petrolio Konpainia Nazionalarekin (ADNOC), 30.000 tonatik gorako balioarekin eta hamar urteko iraupenarekin, Ekialde Ertainean gasa erauzteko soluzio integralak hornitzeko.

Hitzarmen horren esparruan, enpresa konprometitu da Abu Dabin tutua eta hariztatzea egiteko instalazio berri bat eraikitzen. Instalazio hori, Ekialde Ertainean OCTG fabrikatzeko eraikiko den lehenengoa izango da, eta 2024an jarriko da martxan. Esleipen hori oraintsu sinatutako beste hitzarmen batzuei gehitu zaie, hodi unbilikalak, aeroespazialak eta nuklearrak fabrikatzeko. Akordio horiei esker, Tubacex-en guztirako zorroa 1500 milioi eurotik gorakoa izango da.

Tubacex-ek, egoitza  Araban duenak, lau kontinentetan ditu instalazioak  (Espainia, Austria, Italia, Estatu Batuak, India, Thailandia, Saudi Arabia, Dubai, Norvegia, Kanada, Singapur, Guyana eta Kazakhstan) eta  munduko liderra da industria-produktu sofistikatuak eta balio erantsi handiko zerbitzuak hornitzen, energiaren eta mugikortasunaren sektoreetarako. 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...