Trantsizio energetikoa errepideko garraioan | Hausnarketa jardunaldia

2021eko abenduak 25

 

UniportBilbaok hausnarketa jardunaldi bat antolatu du errepideko garraioaren sektoreak trantsizio energetikoaren erronka gainditzeko bidean laguntzen duten irtenbideak ezagutzeko, gaur egungo erregai fosilen erabileratik zero emisioko erregaiak erabiliko dituzten ekipamenduetaraino. Bileran, Errepide Garraio Taldeko eta hari lotutako zerbitzuetako enpresen buruak, Repsol eta Petronor Innovación (Uniport Industria taldeko kideak), baita Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) energia-eraginkortasun eta jasangarritasun arloko arduraduna ere.

Lanaldi honetan, garraio-enpresek Repsol eta Petronor mugikortasunaren eta merkantzien garraioaren sektorerako erregai-hornitzaile gisa garatzen ari diren irtenbideak ezagutu ahal izan zituzten. Zehazki, jatorri ez fosileko erregai sintetikoetan (HVO, e-diesel) eta hidrogenoan sakondu zen.

Eztabaidak erregai ekoizleek zein errepideko garraio enpresek jasaten duten ziurgabetasuna nabarmentzeko aukera eman zuen. Lehenengo kasuan, trantsizio honek eskatzen duen inbertsio bolumenagatik eta, bigarrenean, flota berritzeari epe labur eta ertainean aurre egin beharragatik eta, oraindik merkatuan, ez dago egungo errekuntzaren ordezko ekipamendurik. Horregatik, erregai sintetikoak (zero isuri garbiak) Europa mailan zero emisio helbururako trantsizio-erregaitzat hartzeko beharra baloratu zen, baita zergen eta etorkizuneko isurien salerosketan kontuan hartzea ere. 

Azkenik, jardunaldian Repsol eta Petronor garatzen ari diren proiektuen berri eman da, bai Bilboko portuan, bai bere inguruetan (Energy Intelligence Center - EIC), baita etorkizuneko erregaiak hornitzeko garraio sektorearen esku jarriko diren instalazioak ere.

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
OCT/NOV 2025 | PUERTO DE BILBAO NEWS 110
Una delegación de Servicios Logísticos Portuarios-SLP. acompañada por representantes de su participada Sociedad Auxiliar Punta Sollana (SAPS) y...
Albisteak
OCT/NOV 2025 | PUERTO DE BILBAO NEWS 110
La Asociación Empresarial de Transportes de Bizkaia (ASETRABI) celebra dos jornadas técnicas en el Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y...
Albisteak
OCT/NOV 2025 | PUERTO DE BILBAO NEWS 110
Nippon Express España ha anunciado la culminación oficial del proceso de fusión con el operador Cargo-Partner en España, “marcando un hito...