REPSOL/PETRONOR BERRIKUNTZA | Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkartea sortu da

2021eko abendua | PUERTO DE BILBAO NEWS95

 

Repsol / Petronor Innovación-en eskutik, 71 enpresa eta erakundek beren indarrak elkartu dituzte, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) Elkartea sortuz,  Hidrogenoaren Euskal Korridorearen garapena dinamizatzeko helburuaz.

Elkartearen  lehen batzarrean, Guggenheimen egin zena, José Ignacio Zudairek, BH2Cko lehendakariak, nabarmendu zuen “elkartea sortzeak agerian uzten du enpresek eta erakundeek deskarbonizazioarekin jarraitzeko egindako apustu sendoa eta, horretarako, hidrogenoa  energia-bektore gisa erabiliko dute”.  

Hidrogenoaren Euskal Korridorea, aurtengo otsailean aurkeztu zena, sektore estrategikoen deskarbonizazioa bultzatzeko sortu zen, hala nola energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak. Proiektuak 2026ra arte 1.500 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta 1.340 lanpostu zuzen eta 6.700 zeharkako sortuko ditu.

Hidrogeroaren Euskal Korridorearen proiektuen artean, Repsol/Petronorrek Bilboko portuan eraikitzea aurreikusi dituen erregai sintetikoetarako plantak daude. Beren lehengaiak CO²  harrapatua eta energia berriztagarriko uraren elektrolisiaren bidez lortutako hidrogeno berdea izango dira, 67 milioi euroko inbertsioarekin.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...