PETRONOR|Europako laguntza izango du 100 MW-eko elektrolizagailu-proiekturako

2022ko Iraila/Urria | PUERTO DE BILBAO NEWS 98

Petronorrek Europako funtsak jasoko ditu 100 MW-eko hidrogeno berriztagarria ekoizteko instalazioa martxan jartzeko. Europako Batzordeak “garrantzi berezi eta europar  interes komunekotzat (IPCEI)” jo du Repsol eta Petronorrek aurkeztutako ‘Bay of Biscay Hydrogen’ elektrolizagailu-proiektua. IPCEI zigilua lortzea benetako onarpena da Petronorentzat, Euskadin hidrogeno berriztagarria garatzeko prozesuan.

Proiektu hori Estatu osoan onartutako 7 proiektuetako bat izan da eta zazpiek  guztira, 5.200 milioi euro arteko laguntza publikoak jaso ahalko dute abian jartzeko.

Repsol eta Petronorren ekimenak aurreikusten du 100 MW-eko hidrogeno berriztagarria ekoizteko instalazioa garatzea, eraikitzea eta lanean jartzea.


Instalazio horren produkzioa erabiliko da industriako kontsumitzaile handiak deskarbonizatzeko, Bilboko Portuaren, Ibaizabalen Ezkerraldearen eta inguru geografiko hurbilaren inguruan, deskarbonizazio-prozesuetan aurrera egin dezaten. Gainera, tokiko hidrogeno berriztagarria eta penintsulako parke berriztagarrietan sortutako energia elektrikoaren bidez ekoizteak ahalbidetuko du beraietatik  elikatzen diren kontsumitzaile guztiei energia-horniduraren segurtasuna handitzea. 

Gaur egun, proiektua diseinu eta garapen fasean dago, eta instalazioaren eraikuntza  2023an hasiko da. Aurreikusita dago instalazioa lanean hastea 2024ko bigarren erdirako.
‘Bay of Biscay Hydrogen’ ekimenak funtsezko zeregina du Hidrogenoaren Euskal Korridorea (BH2C) garatzeko. Aipatutako partzuergo hori Petronorrek lideratuta dago, 80 erakundek parte hartzen dute bertan, eta Euskadin deskarbonizatutako hidrogenoaren ekonomia sustatzen du.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...