PANATTONI | Uniport-en sartzeko eskaera

2022ko Apirila | PUERTO DE BILBAO NEWS 96

Panattonik proiektu logistiko berria martxan jarri du Bizkaian, El Abra industrialdean, Bilboko portuaren inguruan, eta errepidez primeran komunikatuta dagoen aldean.

12.000 metro karratuko lurzati batean, eraikuntza lanak bukatzen direnean, 7.600 m²-ko azalera alokatu ahalko du. Espazio horretatik, 460 m2 bulego-eraikin bat egiteko erabiliko dira.

Nabeak hamaika metrotik gorako biltegiratze-altuera izango du, zazpi kai zamalanetarako eta furgonetak hartzeko tokiak, eta 45 aparkaleku. Eraikinak azken belaunaldiko sistemak izango ditu suteetatik babesteko eta BREEAM Verygood ziurtagiria. Aurreikusita dago irailerako prest egotea.

Operazio horren bidez, Panattonik jarraitzen du iberiar penintsulako zenbait kokaleku estrategikotan zabaltzeko duen asmoarekin. Helburu horiek Euskadin, Jundizen (Panattoni Park Vitoria) eta Oiartzunen (Gipuzkoa) gauzatzen ari da.

Panattoni higiezinen sustatzaile logistiko-industriala da eta Europako liderra inmologistika esparruan. Azken lau urteetan 6,4 milioi bat metro karratu entregatu ditu eta 5.500 milioi euro kapital inguru inbertitu ere. 1986an Kalifornian jaio zenetik (Estatu Batuak) hona, 40 milioi metro karratu baino gehiago entregatu ditu.

Panattoni - Tuste SPV 2020, S.L, delakoak, oraintsu eskatu du Uniport-en sartzea.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...