Normaltasuna itzuli da Bilboko Portura, Aviako instalazioetan izandako jazoeraren ondoren

Bilbao | Abuztuaren 30a

• Egoera  denbora gutxian kontrolatu ahal izan zen AVIAren Larrialdietarako Barne Plana azkar eta eraginkortasunez aktibatu zelako, eta esku-hartze koordinatua egin zelako larrialdietako kidegoekin.

• Jazoera ontziz aldatzeko instalazioetan gertatu zen, ohiko ponpaketa prozesu batean eta ez zuen  eraginik izan biltegiratzeko gordailuetan.

• Kaltetutako elementuak berrikusi, konpondu eta ordezkatzeko prozesuaren ondoren, Instalazioak ekoizpen-ahalmenaren %90 berreskuratuko  du datozen egunetan.

Zierbena, 2022ko abuztuaren 28a.- Joan den larunbatean AVIAk Bilboko Portuan erregaia biltegiratzeko dituen  instalazioetan gertatutako gorabehera 3 ordu eskasean kontrolatu zen. Produktua deskargatzeko ohiko prozesu batean, ponpaketa prozesuaren transferentzia-unitateak huts egin zuen  oraindik  zehaztu gabe dauden arrazoiengatik, eta ontziz aldatzeko ponpak eta biltegi osagarri bat kaltetu ziren. Ez zuen eraginik izan biltegiratzeko gordailuetan.

Baimendutako enpresek ekipoetan aldizka egiten dituzten ikuskapen teknikoak indarrean daude eta, zehazki, eragindako ponpak duela bi hilabete berrikusi ziren eta funtzionamendu eta segurtasun baldintza guztiak gainditu zituzten.

“Duela bi hilabete, jazoeran  kaltetutako ekipoak ikuskatu genituen, eta egiaztatu genuen ondo funtzionatzen zutela. Dudarik gabe, zorigaiztoko gertakaria izan da”, zioen Jesús Bueno Sáizek, AVIAko produkzio instalazioko arduradunak.

 AVIAren Larrialdietarako Barne Plana azkar eta eraginkortasunez aktibatzeari eta larrialdietako kidegoen esku-hartze bikainari esker,  atzoko gertakaria anekdota desatsegin batean geratu da. Esan daiteke denbora errekorrean egindako esku-hartzea izan dela. Ez da egon ez  kalte pertsonalik ez hirugarrenei eragindakoak, ez eta inolako arriskurik ingurumen edo osasun publikorako. Jazoerak ere ez du eraginik izan  Bilboko Portuko jardueran. Azkenean, kalte material minimoak baino ez dira izan.

“Eskerrak eman nahi dizkiet Bizkaiko Aldundiko suhiltzaileei, BBGri, Petronorri, TEPSAri, Bilboko Portuari, Segurtasun Kidego eta Indarrei, bai eta jazoera gertatu zenean bertan  zeuden Instalazioko langileei ere. Profesionaltasun handia erakutsi dute eta agerian utzi dute ere, protokoloak modu egokian aktibatzeak funtzionatzen duela eta  eragina minimizatzen dela”, adierazi du Endika Sánchez Aguirre AVIAko zuzendari nagusiak.

Orain aurrera begira

AVIAn igande honetan bertan hasi gara lan egiten instalazioetako ohiko jarduera berreskuratzeko eta, bezeroei eta kontsumitzaileei produktuen hornidura beti bezala bermatzeko.

AVIAri buruz

 AVIA Espainiako petrolio-operadore nagusietako bat da, 200 zerbitzugune inguru eta gasolioa banatzeko 35 biltegi baititu  -ia geografia osoa hartzen dutenak- azken kontsumitzaileari gasolioa hornitzeko, honako sektore hauetarako: nekazaritza, automozioa, industria eta berokuntza.

Halaber, AVIAk automozio eta industriarako lubrifikatzaileak merkaturatzen ditu, baita beste energia batzuk ere, hala nola biomasa eta bioerregaiak (GLP eta GNV). AVIA ez da protagonista  bakarrik Espainiako merkatuan, Europan 80 urte baino gehiago daraman marka da, 14 herrialdetan 3.000 zerbitzugune baino gehiago baitaude, guztiak operadore independenteei lotuak.

www.aviaenergias.es

Prentsa-oharra deskargatu (Erderaz)

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
Bilbao | 11 de noviembre
La Diputación de Bizkaia y la Autoridad Portuaria de Bilbao firman un protocolo para el uso de los excedentes de materiales de la construcción del...
Albisteak
SEPTIEMBRE 2024 | PUERTO DE BILBAO NEWS 106
Bilbao, 4 de octubre de 2024. durante el evento “Logistika eguna” reuniremos por primera vez, a 600 representantes vascos de un sector estratégico,...
Albisteak
SEPTIEMBRE 2024 | PUERTO DE BILBAO NEWS 106
Exolum y Técnicas Reunidas se unen para ofrecer servicios de CCUS a grandes clientes industriales. El acuerdo permitirá proporcionar una solución...