LOINTEK | "Made in Euskadi" saria lortu du

Bilbao | 25 de Octubre 2023

Euskal Enpresaren XXXII. Gauak, Fundación Empresa Vasca y Sociedad/Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioak antolatuak, Lointeken lana nabarmendu zuen Made in Euskadi sariarekin, bere enpresa-proiektuak nazioartean duen eraginagatik.

Lointek, lehen belaunaldiko familia enpresa eta Euskadin sendo errotua, 1996an sartu zen industria-arloan, Serafín Loroñoren eskutik, ekipo-ondasunen sektoreko azpikontrata gisa tokiko enpresa handientzat. Hogeita zazpi urteko historian, konpainia bizkaitarrak moldatzen jakin du eta ehunka ekipamendu, osagai industrial eta “giltza eskura” instalazio egokitu, diseinatu, fabrikatu eta entregatu ditu mundu osoan. Horri esker, Lointek munduko liderra da eguzki-energia termikoko zentraletarako lurruna sortzeko sistemen ingeniaritzan, diseinuan eta fabrikazioan, eta erreferentzia da ekipo-ondasunen diseinuan eta fabrikazioan nazioarteko petrolio-sektorerako eta energia-sektorerako, arlo horietan nazioarteko liderrekin lehiatzen baitu.

Urdulizko zentraletik eta ikuspegi logistikoarekin, Lointek Heavy Industies sortu zuen, estrategikoki Bilboko portuan kokatuta dagoena, eta handik, 1.000 tonatik gorako ekipoak eskaintzen dizkie bost kontinenteei.

Galan, Guggenheim museoan egin zena, Leire Alberdi Olavegoyari, Grupo Alberdiko CEO, ‘2022 Euskal Enpresaririk Onena’ saria eman zioten, eta VIVEbiotech enpresak "Enpresa Berrikuntza"koa irabazi zuen.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
8 - 10 Abril | Copenhague
UNIPORT representa en WindEurope Copenhague al sector de la logística vasca especialista en componentes eólicos UNIPORT, junto con empresas...
Ekitaldiak
27 de marzo | Zaragoza
Participamos en una nueva edición de ENOC, Encuentro Nacional de Operadores de Cereales acompañados de un grupo de empresas asociadas. Una cita...
Ekitaldiak
20 de febrero | Calahorra (La Rioja)
El pasado 20 de febrero organizamos una jornada en Calahorra con objeto de promocionar los servicios de nuestra comunidad logística en Calahorra...