LAN-HITZARMENA | Egonkortasun eta lehiakortasun bermea

2022ko Ekaina | PUERTO DE BILBAO NEWS 97

2020 eta 2021 urteak konplexuak eta gogorrak izan baziren ere, 2022ko lehen seihilekoan hainbat gertaera elkartu dira, eta horiek are gehiago zaildu dute jarduera ekonomikoa eta soziala herrian, eskualdean, nazioan eta munduan: Covid-19, lehengaien prezioak, elikagaiak, energia, lehortea, lurralde-gatazkak, tentsio geopolitikoak, zamaketarien  sektoreko greba, inflazioa, hornikuntza-katea, etab.
Hala ere, beti daude arrazoiak  aurrera eta positiboki begiratzeko. 

Enpresa inportatzaile eta esportatzaileak ahalegin handia egiten ari dira beren merkatuak irekita mantentzeko edo berriak aurkitzeko, eta logistikaren sektorea, gure sektorea da hori lortzeko laguntzen ari dena.

Hornikuntza kate luzeetatako ezinbesteko elementu bat, portuetako zama-lanen azpisektorea da eta bere  barruan daude, itsasontzien karga eta deskarga, eta ontziratu gabeko produktu solido gisa,  ohiko karga gisa edo  edukiontzietan garraiatzen diren merkantziak.
Bilboren kasuan, hori da gure portuko instalazioetatik mugitzen diren produktuen %45 inguru.

Horregatik, optimismorako arrazoi on bat da oraintsu sinatutako akordioa zama-lanen zerbitzuaren hitzarmena aldatzeko.  Hitzarmenak, Bilboko portuaren egonkortasuna eta lehiakortasuna bermatzen ditu eta oinarriak ezartzen ditu sei urteko indarraldia izango duen hitzarmena sinatzeko. 
Hitzarmenak agerian uzten du aldeak konprometitu direla konfiantza-giroa sortzen, etorkizunari ahalik eta ondoen aurre egin ahal izateko.

Enpresek eta langileek negoziatzeko duten  borondateari eta erantzukizunari esker, logistika-komunitateak atseginez hartu du akordioa, eta espero du gatazkakortasuna behin-betiko aldentzea Bilboko portutik.

LANKIDETZA SUSTATZEA 

Oinarri garrantzitsu  horrekin, inplikatuta gauden logistika-portuko eragile  guztioi orain dagokigu lankidetzari bultzada ematea, lan-esparru berriak ekarriko duen egonkortasuna eta malgutasuna aprobetxatzeko,  bezeroak fidelizatzeko eta bezero berriak erakartzeko. 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...