Intermodal Southamerica - Sao Paulo

Sao Paulo | Brasil Martxoaren 15tik - 17ra
UniportBilbao berriro egongo da Hego Amerikako logistika eta merkataritzako ekitaldi nagusian. 
 
UniportBilbaok erakusketari gisa parte hartuko du martxoaren 15etik 17ra Sao Paulon egingo den Intermodal South America delakoan. Aipatutako hori foro logistiko garrantzitsuena da eta bertan,  forwarder-ak, operadore logistikoak, ontzi-enpresak eta Hego Amerikako karga-agenteak elkartzen dira. Pandemia dela eta azken bi edizioak ezin izan direnez aurrez aurre egin, Uniport ekitaldi garrantzitsu horretara itzuli da, Bilboko logistika-portuko komunitatearen  zerbitzu logistikoak eskaintzeko Europa Atlantikoarekin merkaturatzen duten Hego Amerikako karga-operadoreei. Uniport-ekin batera, lau enpresa bazkidetako ordezkariak egongo dira: Asthon Cargo Bilbao, Biladu, Debusman Pastrana eta Nervión Internacional, “logistika ez delako inoiz gelditu behar, funtsezkoa delako”.
 
“Bilboko Portuak eta bere komunitate logistikoak soluzio logistiko pertsonalizatuak eskaintzen dituzte merkantzia-mota guztietarako, edozein dela ere salgairen izaera, tamaina, forma edo pisua, baita egoera zailetan ere”, esan dute Uniportetik. “Nazioarteko ekintza komertzial batek arrakasta izan dezan, kolaboratzaile logistiko onak behar dira, eta Bilbon benetako espezialistak dauzkagu” adierazi dute. 
 
Bilbao eta Brasil arteko trafikoa milioi bat tonatik gorakoa izan zen. Zazpigarren kanpo-merkatua da, esportazioa, trafiko horren %31 eta inportazioa %61 izanik. Esportatzen diren merkantzia nagusiak produktu kimikoak, petrolio-produktuak, siderurgikoak eta makineria eta erremintak dira. Inportazioei dagokienez, soja-babak, petrolio gordina, siderurgikoak eta mineralak nabarmentzen dira.
 
Uniportek Euskadiko logistika multimodaleko kluster nagusia ordezkatzen du, eta elkartutako enpresen %70ek nazioarteko presentzia du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
Messe München - Alemania | 2-5 junio
La comunidad logístico portuaria de Bilbao presenta en Múnich su oferta multimodal para todo tipo de tráficos y mercados El puerto de Bilbao...
Ekitaldiak
Munich - Alemania | 2-5 junio
El puerto de Bilbao y su comunidad portuaria presente, un año más, en la feria líder en el sector de la logística. Representado por Autoridad...
Ekitaldiak
Róterdam (Países Bajos) | 13-15 mayo
En una nueva participación en Breakbulk Europe, evento mundial de mercancía convencional y carga de proyecto, la comunidad logístico portuaria de...