Intermodal Southamérica. Bilboko portuaren lehiakortasun-abantailak portuko komunitatearen eskutik

Sao Paulo Brasil | Otsailaren 28tik martxoaren 2ra

Aurten ere, Bilboko portuko komunitateak,  UniportBilbaon bilduta dagoena,  Intermodal South American parte hartuko du. Intermodal South America Hego Amerikako karga, logistika, intralogistika, biltegiratze eta kanpo merkataritzaren sektoreko ekitaldirik handiena da. Nazioarteko topaketa hori otsailaren 28tik martxoaren 2ra egingo da São Paulon, eta UniportBilbaoren eta Asthon Cargo Bilbao/Share Logistics, Debusman Pastrana, E. Erhardt y Cía y Nervión Internacional enpresa elkartuen ordezkariek parte hartuko dute.

G098 standetik, Europa Atlantikora esportatzen edo inportatzen duten Hego Amerikako zamaketariei aurkeztuko dizkiete beren zerbitzu logistikoak, baita deep sea trafikoan duten indarra ere, edozein salgairentzako erantzun logistiko pertsonalizatuak emanez, beren izaera, tamaina, pisua, ontziratzearen konplexutasuna edo tenperatura kontrolatuaren beharra edozein dela ere.

UniportBilbaok adierazi duenez, “Bilboko portuko logistika-portu komunitateak irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditu era guztietako trafikoetarako, beren ezaugarriak edozein izanda ere”. Halaber, adierazi dute “portuko komunitate honetan lan egiten dugun enpresak bazkide estrategikoak gara, gure bezeroen behar logistikoen zerbitzura”.

2022an, Hego Amerikarekiko trafikoak pandemiaren aurreko mailak gainditu zituen, eta hor, Brasil, Argentina, Uruguai eta Perurekin dagoen merkataritzak zeregin berezia izan du.

Brasil, lehena eskualde geografiko horretako trafikoan, 2,5 milioi tonara iritsi zen. Hori dela eta, portu horretako laugarren kanpo-merkatua da, Estatu Batuen, Errusiaren eta Erresuma Batuaren atzetik. Trafiko horien %85 esportaziokoa izan zen, eta gainerako %15 inportaziokoa eta  bolumenari dagokionez, ontziratu gabeko gai likidoak eta solidoak nabarmendu ziren. Esportazio karga siku nagusiak mineral ez-metalikoak, makineria eta produktu siderurgikoak dira; inportazioan, berriz, nagusi dira soja-babak eta siderurgikoak. Argentina, Uruguay eta Peru nabarmendu dira Bilbora elikagai olioak eta kontserbak bidaltzeagatik eta produktu kimikoak, siderurgikoak eta makineria esportatzeagatik, hori guztia era askotako merkataritza orokor baten barruan.

Bilboko sektore logistikoak merkataritza horri Hego Amerikako portu askotatik/askotara lagundu diezaioke, itundutako ezaugarri komertzialen arabera.

 

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
Bilbao | 11 diciembre 2024
Hoy hemos celebrado en el Palacio Euskalduna de Bilbao nuestra asamblea general que supone el cierre de un año en el que cumplimos el 30 aniversario...
Ekitaldiak
Bilbao | 10 diciembre 2024
Durante la mañana de hoy hemos celebrado la segunda jornada sobre el IVA vinculada al comercio internacional. En esta ocasión se ha tratado el IVA...
Ekitaldiak
28 de noviembre de 2024
La comunidad logística portuaria de Bilbao, agrupada en UNIPORTBILBAO, dentro de la campaña de visualización del sector logístico para América Latina...