FRIOPORT | Energia-eraginkortasunerako inbertsio berria

Abendua 2021 | PUERTO DE BILBAO NEWS95

 

Kontsumoa autokontsumoaren bidez asetzeko, Bilboko portuko galkorren Frigoríficos Portuarios del Norte (Frioport) deritzon terminalak, 100 kW-eko potentziako eguzki-instalazio fotovoltaiko berri bat eraikiko du, gaur egun martxan dagoenaren osagarri.

Proiektua ArgiOnElectric-en ingeniaritzarekin burutuko da, eta espero da 2022ko lehen hiruhilekoan martxan jartzea, 100.000 euroko inbertsioarekin. Eguzki-instalazio fotovoltaikoa pabiloiaren estalkian egingo da, eta, gainera, monitorizazio-sistema bat eta pantaila bat izango ditu, energia berriztagarria eguneko, hileko eta urteko terminoetan erakusteko. Zentzu horretan, kalkulatzen da urteko FV sorkuntza 129.082,7kWh/urte izatea. 

Bigarren instalazio fotovoltaiko horrekin, FrioPort-ek aurrera egin du ingurumen eta energia jasangarritasunaren estrategian, arrazoi hauengatik:

  • Sareari lotutako eguzki-instalazio fotovoltaikoa izateagatik, ahalik eta autohornikuntza energetiko altuena lortzeko.
  • Energia-kontsumoaren eraginkortasuna areagotzeagatik.
  • Energia-sistema lehiakorragoa, iraunkorragoa eta seguruagoa lortzen laguntzeagatik.
  • Ingurumen-inpaktua gutxitzeagatik, kontsumorako edo ekoizpenerako energia gutxiago behar izateagatik, eta kanpoko energia-baliabideen mendekotasuna murrizteagatik.

FrioPort terminalak 4.000 m²/m³-ko edukiera du, eta  2 izozgailu eta 3 fresko-kamara, +8º eta -20º C arteko tenperaturan biltegiratzeko. Halaber, kaian bertan eskaintzen ditu horrekin lotutako zerbitzu logistiko eta administratibo guztiak (paletizazioak, erretraktilatuak, extra-pisuak, transbordoak, ‘picking’-a, aduana-agiriak eta aduana-ikuskaritza, DDA (Aduanakoa ez den Gordailua), etab., tenperatura kontrolatuan biltegiratu behar diren produktu-mota guztietarako. 

Frioport terminalak, gainera, Espainiako Zerga Agentziaren baimena du bananak pisatzeko. Ziurtagiri hori baliozkoa da banana freskoen aduana-adierazpenetarako.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...