FINNLINES | TORO Y BETOLAZA | Beste bultzada bat Bilboko konexioei

2022ko Ekaina | PUERTO DE BILBAO NEWS 97

Gero eta handiagoa den bezeroen eskariari erantzunez, Finnlines bere itsas konexioak indartzen ari da Europan eta, ondorioz, Bilbon ere. 
Konpainiaren ro-ro itsasontzi hibrido berriak erabiliko dira zerbitzuak indartzeko. "Finneco I" ontzia,  Bilbao-Zeebrugge/Antwerp–Travemünde–Helsinki/Kotka–Paldiski ibilbidea egiten hasi da. Lehen geldialdia ekainaren 16an izan zen Anberesen eta espero da Bilbora, uztailaren 4an heltzea. Bestalde, aurreikusita dago Finneco II.a 28. astean, eta Finneco III.a 29. astean zerbitzuan hastea.

SALTO HANDIA TEKNOLOGIA HIBRIDOAN:
Hiru ontziei Wärtsilä energia hibridoaren konbertsio-sistema jarri diete, eta, aldi berean, 5 MWeko litio-ioien bateriekin partzialki lan egin dezakete. Bateria horiek nabigazioan kargatu egin daitezke, 600 m2 eguzki-panelekin konbinatuta. Horrek guztiak nabarmen murrizten du erregai-kontsumoa, eta geldialdietan zero emisio lortzen du.

Eco motako hiru ontzi hibrido horiek 5.800 metro linealeko garraio-ahalmena dute, eta Bilbon onartzen dute ohiko zama, edukiontzian doan zama, laguntzarik gabeko atoiak, "roll trailer"aren gaineko salgaiak, neurriz kanpoko salgaiak, IMO eta 250 tona arteko garraio bereziak eta horiez gain,  7 metrorainoko altuerako  kargak.


Finnlinesen ordezkaria Toro y Betolaza da.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...