EUSKO JAURLARITZA - GOBIERNO VASCO | Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua

MARZO.-ABRIL. 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 100

EUSKO JAURLARITZA - GOBIERNO VASCO 
Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua
Arantxa Tapia


1. Portuko komunitate logistikoko enpresek oso barneratuta dute garraioa, logistika eta industria direla manufaktura-industria nazioartekotzeko. Nola ikusten gaitu zure sailak, eta nola uste duzu balio handiagoa eman diezaiokegula Euskadiri?
Portua eta portuko komunitate logistikoa gure ekoizpen-katearen zati dira. Manufaktura industriaz ari garenean, ez gara ari enpresa baten barruan sortzen diren kontuez bakarrik, baizik eta lehengaiak enpresa horretara bidali ahal izateak eta fabrikatu ondoren —aerosorgailu baten palak, turbina bat edo trenbideko bagoiak— ekartzen duen guztiaz, azken bezeroari eraman behar baitzaio, eta, besteak beste, esportatuko duen portu batera.
Beraz, sistema osoaren zati bat da, eta zenbat eta bizkorragoa izan, eta zenbat eta hobeto erantzun manufakturako enpresa horren itxaropenei -logistikan asko oinarritzen dena eta oraindik gehiago portu baten barruan-, orduan eta lehiakorragoak izango gara. Gainera, lortzen badugu errepidezko garraioa trenbide garraioarekin batera itsas garraiora erakartzea, irtenbide askoz eraginkorragoa eta jasangarriagoa eman ahalko dugu, eta etorkizunean askoz lehiakorragoak izango gara.
 

2.  Pandemiarekin, hornidura kateak tentsionatu ziren eta berri nagusia izatera heldu ziren. Zure sailetik, zer alderdi baloratu ziren eta zer estrategia berri zehaztu ziren?
Pandemia aurretik, hornidura kateak nahiko estu zeuden, eta ez bakarrik urrunetik ekarri behar ditugun lehengaien kateetan, baizik eta gure ekoizpen kateko elementu garrantzitsuenetan ere, hala nola txipak edo erdieroaleak. Pandemiak egoera larriagotu egin zuen eta Ukrainako gerrak, askoz gehiago. 
Une honetan berreskuratu behar duguna da kate logistiko horiek behar bezala definituta egotea, itsasontziak behar bezala heltzea eta ateratzea eta hori guztia just in time egiteko gai izatea. Ez badago lehengairik, ez da helduko zuek oso ondo lan eginda ere. Lehengaia ez badago, ez da oso ondo iristen zuek funtzionatzeagatik.
Hala ere, lehengaiak behar bezala erosten badira eta, logistikaren ikuspuntutik ondo funtzionatzen baduzue, oso zati garrantzitsua izango zarete, noski. Ez nagusia agian, baina bai ezinbestekoa dena ondo joan dadin. 
 

3. EAEko portuak eta, bereziki, Bilbao, arku atlantikoko portu nagusia den aldetik, baliotsuak dira gure ekonomiari ematen dioten lehorreko konektibitateagatik. Alde horretatik, zein proiektu estrategiko bultzatu beharko lirateke administraziotik eta enpresa-saretik epe laburrean?
Administrazioarentzat funtsezkoa da portuak lurreko konexio ona izatea, bai errepidez bai trenbidez. Arku atlantikoa ere lehiakorra izateko, portuko komunitateak portuko tren konexio nabarmena behar du. Errepidez konponduago daukagu, baina trenbidea ezinbestekoa da Europako iparraldearekin lotzeko, eta gainera lehiakorrago bihurtzen gaitu merkatu amerikarrarekin.
Portuko komunitatea ondo badabil, eraginkorra bada eta lotura onak baditu, oso posizio onean jarriko gaitu, eta Europako merkatuari dagokionez, errepidezko garraiotik itsas garraiorako trantsizioa egitea erraztuko digu. 
Hori guztia aukera bikaina izan daiteke leku ona hartzeko, eta, beraz, horretan lan egin behar dugu.

4. Jasangarritasuna bete-betean sartu da gure enpresen lehentasunetan. Nola gaude deskarbonizazioaren aldeko lasterketa honetan? eta zer ikuspegi du Eusko Jaurlaritzak portuei dagokienez?
Portuko Agintaritza eta portuko komunitatea ahalegin handia egiten ari zarete zerbitzu jasangarriagoak eskaintzeko. Ezinbestekotzat jotzen duzue, gero eta garrantzitsuagoa izango baita portuak funtzionamendu jasangarria izatea; nahitaezko betebeharra izango da, eta, beraz, zenbat eta gehiago aurreratu, orduan eta hobea izango da. 
Bilboko portuan lan egiten duzuenok eta administrazioan lan egiten dugunok barneratuta dugu  hori azkar egin daitekeela. Ez dugu erresistentziarik ikusten formula horiek egokitzeko. Guztiz kontrakoa. Dinamismoa eta gure lan egiteko moduan lehenbailehen gehitzeko asmoa ikusten dugu.
 

5. Zure ibilbide profesional eta politikotik, nola ikusi duzu portu-sektorearen bilakaera azken hogei urteotan? 
Portua pasatu da merkantzia bat iritsi eta bertan biltegiratzen zen lekua izatetik –bai in bai out-,  industria-jarduera ere  garatzen duen lekua izatera. Horrek aldaketa handia ekarri du portuaren jarduteko moduan eta portuko komunitatean lan egiten duzuenengan. Nik esango nuke hori funtsezkoa izan dela.
Bestalde, gauza asko aldatu dira araudiz ere, portu-komunitate horri zerbitzua ematen dioten batzuen funtzionamenduan; izan ere, horrek erresistentzia ugari ekarri ditu, baina, zalantzarik gabe, eraginkorrago bihurtuko gaitu. 
Termino hori, eraginkortasunarena,  hau da, azkar eta ondo funtzionatzen dudalako aukeratzen naute, lanean ari direnen buruan egoten hasi da; izan ere, ez bagaituzte aukeratzen portuak hobeto funtzionatzen duelako, eraginkorragoa delako eta zerbitzu hobea ematen duelako, ziur desagertuko garena. Argi dago alde horretatik ahalegin handia egiten ari dela, bai eta digitalizazioa eta jasangarritasuna sartzeko ere.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...