EUSKO JAURLARITZA |ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA (EVE) | “Kamioien Renove” Plana

2022ko Iraila/Urria | PUERTO DE BILBAO NEWS 98

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programak 7 milioi euro ditu salgaiak errepidez garraiatzeko flotak modernizatzeko eta azaroaren 15era arte egongo da indarrean.


Kamioien Renove Plana Eusko Jaurlaritzak irailaren 1ean Kontingentzia Energetikoaren Planean aurkeztu zuen ekimenetako bat da, eta bere halburua da,  gaur egun EAEko errepideetan zirkulatzen ari diren parkeko ibilgailu zaharrenak ordezten laguntzea. Sektore logistikoak plan hori eskertzen du.

 
Kamioien Renove Plana bat dator Uniportek euskal administrazioei eskatutako laguntza-lerroarekin, eta Kontingentzia Energetikoaren Planerako ere proposatu dute,  Uniport-ek errepide bidezko garraio enpresa bazkideekin aztertu ondoren energia aurreztu eta, aldi berean, ingurumena hobetzen laguntzeko bideak.


Konparatzen badugu 10 urtetik gorako ibilgailu baten kontsumoa eta ibilgailu berri batena 80.000 euroko urteko kilometrajerako, batez beste, %33 gutxiago izan daiteke,  gehi horri lotuta dagoen emisioen aurrezpena.


Aipatzekoa da, adibidez, Bizkaiko flotan ibilgailu astunen %31k bakarrik zuela Euro VI bereizgarria.


Egindako lanaren arabera, euskal flotan, lehentasuna zuten diesel ibilgailuek, 16 urtetik gorako batez besteko adina zuten, ez zegoen ibilgailu alternatiboen eskaintzarik eta horiek kostu onartezinekoak ziren. Ondorioztatu zen flota errekuntzako ibilgailu moderno eta eraginkorrekin berritzeak lagunduko lukeela energia aurrezten eta ingurumena hobetzen.    Gainera, epe laburrean, zero emisioko erregai sintetikoak (e-fuel) ekoizteak ekarriko du -Petronorrek Bilboko portuan abian jarriko duen instalazioaren kasuan bezala-,  ibilgailu berri horiek etorkizuneko balioa, eta, aldi berean, aldaketa bektorea izatea, deskarbonizatzea ez delako bakarrik elektrifikatzea.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...