Edukiontzien zuzeneko zerbitzu berria AEBko ekialdeko kostaldearekin

Bilbao | 2023ko martxoaren 2a

Martxoaren 2an, goizean, Ellerman City Liners ontzi-enpresaren USX – United States Express zerbitzu berriaren inaugurazio-ekitaldia izan da, CSP Iberian Bilbao Terminal (CSPB). Zerbitzu hori Marítima Dávilak kontsignatuta  dago, eta astero, Bilboko portua AEBko ekialdeko kostarekin zuzenean konektatuko du

Ekitaldian egon dira, Ricardo Barkala (Portuko Agintaritzako Lehendakaria), Andima Ormaetxe (Portuko Agintaritzako eragiketa, merkataritza eta logistikako Zuzendaria), Rogelio Daganta Kapitaina (Itsasontziko Kapitaina), Pelayo Dávila (Davila Taldeko Zuzendari nagusia), Elvira Gallego (CSPBko General Manager), Elías García (CSP Spain-eko COO) eta Francisco Pérez (Guardia Zibilaren konpainia fiskal eta mugako Kapitain burua). Ekitaldi berean, Bilboko Portuko Agintaritzak Kapitainari metopa bat  entregatu dio. 
Asteko zerbitzu honen lehen geldialdia  Buxfavourite ontziak egin du, eta konpainiak iragarri duenez, bere atzetik,  Mona Lisa, Windswept, Cape Hellas eta SC Mara etorriko dira,  guztiak 3.000 TEUS baino gehiagoko edukierakoak. 

USX – United States Express zerbitzuaren errotazio osoa Bilbao, Anberes, Rotterdam, Hanburgo, Tilbury, New York, Jacksonville, Wilmington izango da. Horrek esan nahi du inportaziorako iragatea 10 egunekoa izango dela AEBko azken eskala-portutik (Wilmington), Bilbao Europako lehen eskala-portua delako, eta 18 eguneko iragatea esportaziorako New Yorkerantzko norabidean. 

Zerbitzu berri horrek indartu egiten ditu beste ontzi-enpresa batzuek Bilboko portutik edukiontzi eta ohiko merkantziarako dituzten zerbitzuak.  Horrek irteera gehiago ekarriko ditu, eta, ondorioz, esportatzaileei eta inportatzaileei AEBekin egiten duten merkataritza-lana erraztuko die.

Marítima Davilak, Bilbon Ellerman City Liners-en ontziak kontsignatzeaz gain, zerbitzua ere merkaturatzen du. Bestalde, CSP Iberian Bilbao Terminal-ek arku atlantikoko edukiontzi terminal nagusienaren edukiera eskaintzen du.

Zure interesekoa izan daiteke...

Jarduerak
9 de abril - 31 de octubre
Desde este 9 de abril y hasta el 31 de octubre está abierto el plazo para acceder al programa de apoyo a la innovación no tecnológica Hazinnova...
Jarduerak
Webinar | 14 de noviembre
El próximo día 14 de noviembre a las 10:00h., organizamos un Webinar para informar de los cambios operativos en frontera derivados de la aplicación...