BRITTANY FERRIES | Bilboko portuan inauguratu du gas natural likidotuaren lehen ontzia

2022ko Apirila | PUERTO DE BILBAO NEWS 96

Martxoaren 29an "Salamanca" Bilboko portura iritsi zen, inaugurazio-bidaia Erresuma Batutik egin ondoren.

Ontzi berri horrek astean bitan konektatuko du Bilbao Portsmouth-ekin (joan-etorriko bidaia). Horrez gain, Portsmouth eta Cherburgo (Frantzia) arteko asteroko joan-etorria ere egingo du.

Inaugurazio-ekitaldian, portuko komunitateko agintari eta kideak egon ziren, eta Brittany Ferries-eko zuzendari nagusiak, Christophe Mathieuk eta Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakariak, Ricardo Barkalak hitz batzuk esan zituzten.

Inaugurazioko gonbidatuek aukera izan zuten ontzi berria ezagutzeko, horretarako antolatutako bisita gidatuan.

LUXUKO DISEINUA

"Salamanca"-ren barrualdea bere izena daraman hirian inspiratuta dago. Hiri hori bertan dago, artelanetatik hasi eta ontzian eskainitako gastronomiaraino.

Estiloa, erosotasuna eta xehetasunak zenbateraino zaindu diren, “Salamanca”-ko gela guztietan ikusten eta esperimentatzen da.

Bere kubiertetatik ibiltzean, bidaiariek bere izena hartzen duen hirian inspiratutako bidaia egingo dute. Hamargarren kubiertan, kanpoko terraza handi batek eta haurrentzako hiru joko-aretok, atsedenera eta dibertsiora gonbitatzen dute.

Ontziaren bihotzean dauden hainbat aretok, jatetxek, tabernak eta bi denda handik aisirako jarduerak osatzen dituzte.

"Salamanca", Brittany Ferries-en flotako ontzirik handienetako bat da. Prestatuta dago bidaiariak, autoak eta merkantziak kamioian edo lagunik gabeko trailerrean garraiatzeko, eta Bilbao-Portsmouth ibilbidea 28 bat ordutan egiten du.

DATU TEKNIKOAK

Luzera 215,50m.

Zabalera: 27,8m.

Zingoa: 6,60m.

Tonak: 41,716 UMS

Kubiertak: 10

Bidaiarientzako kubiertak: 3

Abiadura: 23 korapilo

Bidaiariak: 1,015

Tripulazioa: 85

Kabinak: 1,015

Maskotentzako kabinak: 22

Ibilgailuentzako edukiera: 2,7 Km. linean

Motorrak: 2

GNL edukiera: 783

"SALAMANCA": ITSASONTZI EKOLOGIKOA

"Salamanca", Txinako Weihaiko ontzioletan eraiki zuten eta Europan diseinatu zuten Richard Nilsson arkitekto suediarrak eta goi-mailako gurutzaontzien barrualdeak diseinatzen espezialista den Rheinhold & Mahla alemanak. Bestalde, Estudiinox Marine enpresa grekoa arduratu zen sukaldeak eta taberna hornitzeaz, eta Oliver Design enpresa bizkaitarrak artelanak eta osagarri eta akabera espezifikoak jarri zituen.

BRITAINIA HANDIA ETA IRLANDA BILBOTIK

Bilboko Portua-Portsmouth ibilbidea 2011. urtean ireki ondoren –bere barne mota guztietako salgaiak, tenperatura kontrolatuan garraiatzen direnak eta aparteko neurriko karga onartzen dituena barne, eta, orain, "Salamanca"-k indartuta-, 2013ko martxoaren 19an Brittany Ferries-ek, Bilbao-Poole linea gehitu zuen honako hauentzat zuzenduta: atoiak, gidariarekin eta gidaririk gabe, proiektu-zama, IMDG eta temperatura kontrolatuko zamak.

Zerbitzua, "Cotentin" ontziak inauguratu zuen eta bere jarraian, "Pelican" ontzia agertu zen. Azkenengo horrek oraindik jarraitzen du bi portuen arteko zerbitzua egiten astean birritan.

Bilbotik astearte eta larunbatetan irteten da, eta 28 orduko ibilbidearen ondoren, Ingalaterrako portura iristen da.

Bi zerbitzu horiez gain, 2020ko otsailaren 28an, "Kerry" ontzia gehitu zen Bilbao-Rosslare ibilbidean (Irlanda). Geroago, ontzi horren ordez, "Conemara" jarri zuten. Duela gutxi, Brittany Ferries ontzi-enpresak irragarri du "Galizia"-k ordezkatuko duela, ontzi horrek edukiera handiagoa baitu, bai eta bere bi aurrekoek bezala, Ro-Pax zamarako edukiera ere (Bidaiariak, eta gurpilak dauzkaten ibilgailuetan doazen Merkantziak).

Bilbotik asteazkenetan eta ostiraletan irteten da, eta 26 ordu eskasean, Iberiar penintsulako merkataritza Irlandarekin lotzen du. Horri esker, adibidez, astelehenean Dublingo merkatura heltzen da, asteburuan nabigatu ondoren.

LURREKO EKIPAMENDUA

Ezaugarri horiek dituen ontzi batek GNL hornitzeko estazio bat behar du.

Repsolek Bilboko portuan tanke kriogeniko bat eraiki du. Tanke horrek aukera ematen du 1.000 m³ 160 °C-ko tenperaturan biltegiratzeko, hornidura-lanak eginez ontziak geldialdia egiten duen bitartean.

2011KO MARTXOAREN 29A

"Salamanca"k "Cap Finisterre" ontzia ordezkatu du Bilbao-Portsmouth ibilbidean. Ontzi horrek 2011ko martxoaren 29an egin zuen lehen geldialdia Bilboko portuan. Harrezkero, zerbitzu hori 953.000 bidaiari baino gehiagok eta milaka atoik erabili dute Bilbao eta Erresuma Batuaren arteko zubi gisa.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...