BREXIT | 5. eta 6. tailerrak

2021eko iraila

 

UniportBilbaok brexit-aren inguruko bi tailer berri antolatu zituen 2021eko irailaren 22 eta 28 bitartean. Lehenengo tailerra errepideko nazioarteko enpresei zuzenduta zegoen batez ere, eta bigarrena, berriz, kargadoreei eta merkantzien garraiolariei zuzenduta. Bi tailer hauekin, Bilboko portuko klusterrak martxoan hasitako 2021eko zikloa ixten du, sei jardunaldi online bidez antolatuz. 

Bertan, Bilboko portuko komunitateko ordezkariek, trafiko hauetan esperientzia dutenek, Britainia Handia hirugarren herrialde gisa dituen aduana-prozedura berrien berri eman eta zalantzak argitu dituzte.

Bi egunetan, Bilboko portuan lan egiten duten enpresa espezializatuetako ordezkariek egin beharreko operazioaren inguruko xehetasunak eta kontzeptuak ezagutarazi zituzten, baita salgaien tarifa-sailkapena, bere jatorria (jatorri-arauak) lehentasunezko tratua (arancelak) aplikatzea edo ez zehaztuko duena edo Incoterms egokienak (aplikatu beharreko nazioarteko merkataritzako klausulak) ere.

Garraio-enpresei zuzendutako mintegiaren kasuan, helburua beraiei orientatzea da, muga-kontroleko administrazioei zein informazio helarazi beharko dieten jakin dezaten. Modu honetan, ontziratzea eta lehorreratzea atzerapauso administratiborik gabe egin ahal izatea da helburua, baita gidari batekin ontziratzen den kasuetan eman beharreko informazioa zein den jakitea ere.

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
DIC. 2025 - ENE. 2026 | PUERTO DE BILBAO NEWS
Servicios Logísticos Portuarios SLP, empresa estibadora, consignataria y agente de línea regular que opera desde hace casi treinta años en el puerto...
Albisteak
2025eko URRIA/AZAROA / PUERTO DE BILBAO NEWS 110
Nippon Express España ha anunciado la culminación oficial del proceso de fusión con el operador Cargo-Partner en España, “marcando un hito...
Albisteak
2025eko URRIA/AZAROA / PUERTO DE BILBAO NEWS 110
Madrid se convirtió, del 30 de septiembre al 2 de octubre, en el epicentro del sector hortofrutícola internacional. Durante la pasada edición de...