BILBOKO PORTUKO AGINTARITZA EBk diru-laguntza emango dio portuko kaiak elektrifikatzeko proiektuari

2022ko Iraila/Urria | PUERTO DE BILBAO NEWS 98

Bilboko Portuko Agintaritzak eta Europako Batzordeak BilbOPS proiektuari diru-laguntza emateko hitzarmena sinatu dute CEF Transport 2021-2027 laguntza programaren barruan. Diru-laguntza 14 milioi euro baino apur bat  gehiagokoa izango da.

Proiektu hau, Bilboko Portuko Agintaritzarentzat estrategikoa dena eta berari buruzko informazioa argitalpen honen 96. zenbakian ematen zena, zera da: Bilboko portuko linea erregularrak atrakatzeko dituzten kaiak eta gurutzaontzien terminala elektrifikatzea, itsasontziei, portuan dauden bitartean, konexio elektrikoa emateko eta, hala, berotegi-efektuko gasen emisioa %40, eta ingurumenerako kaltegarriak diren bibrazioak eta zaratak murrizteko.

Proiektuaren lehen lizitazioa 2022. urtearen amaieran egingo da eta 2025ean funtzionatzen egongo da. Inbertsioa, guztira, 52 milioi euro ingurukoa izango da. Hori finantzatzeko, Portuko Agintaritzak, orain arte,  4,3 milioi euroko diru-laguntza zuen Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoa diru-laguntzen programan; zehazki, A5 kaian erabiltzeko.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...