BILBAO EXHIBITION CENTRE | Industria aurreratua BIEMH 2022an indartu egin da

2022ko Ekaina | PUERTO DE BILBAO NEWS 97

Makina Erremintaren bi urtez behingoko bat zen (BIEMH), heltzeko desiatzen genuena, eta oso indartsu itzuli da:  35.000 bisitari, 52 herrialdetakoak;  28 herrialdetako 1.400 erakusketa-enpresa baino gehiago; 3.400 makina, produktu, zerbitzu eta berrikuntza baino gehiago, eta 300 erosle gonbidatu.

Makina-Erremintaren bi urtez behingokoak (BIEMH) 31. edizioa egin du, sektorea nola dagoen ikusteko une garrantzitsu batean. Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-ko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan adierazi du,   azoka “ona eta arrakastatsua” izan dela. Prentsaurrekoan ere egon dira, José Pérez Berdud, AFM Clusterreko lehendakaria; Xabier Ortueta, AFM Clusterreko zuzendari nagusia; José Ignacio Ortiz de Urbina, AIMHEko lehendakaria; eta Thais Basañez Allende, BIEMH-ko event manager.

Hauek izan dira sektore interesgarrienak: prozesuen automatizazioa eta fabrikazioa, makina-erremintarako osagarriak, erremintak, makina-erremintarako osagaiak, fabrikazio gehigarria eta 3Dko inprimaketa, abio bidezko makina-erreminta, piezak eta erremintak manipulatzea eta digitalizazioa. Bertaratutako profesional gehienak, zuzendariak edo kudeatzaileak, jabeak, departamentu buruak eta teknikariak ziren.

Euskadiko industria eta esportazio rolak BIEMH nahitaezko erakusleiho bihurtzen dute bere nazioarteko potentzial guztia erakusteko. Uniportek bertan parte hartu du, Bilboko portuko informazio-stand batekin.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...