ASTHON CARGO, BILADU, TORO Y BETOLAZA KONTSIGNATZEAK TORO Y BETOLAZA, GARRAIOAK | Berrikuntzan akreditatua

2021eko abendua | PUERTO DE BILBAO NEWS95

 

Asthon Cargo-k, Biladu-k, Toro y Betolaza Kontsignatzeak eta Toro y Betolaza Garraioak Hazinnova programako enpresa berritzailearen akreditazioa lortu dute. Programa hori  Eusko Jaurlaritzarena, SPRIrena eta  Innobasquerena da eta akreditazioa entregatu zen, Bilboko Ganberan egindako zortzigarren jardunaldian. 

Hazinnova programaren helburua da ETEen artean berrikuntza ez-teknologikoa sustatzea, negozio produktuen eta prozesuen berrikuntza dakarten mikroproiektuen bidez. Horretarako, Innobasquek aholkularitza espezializatuko programa hau eskaintzen die berrikuntzan hasten diren enpresei.

UniportBilbaok, bere lehiakortasun-arloaren barruan, eta kasu honetan, Innobasqueren Hazinnova ekimenaren eragile den aldetik, bere gain hartu du berrikuntza ez-teknologikoa sustatzea Bilboko portuko komunitateko ETEen artean, Bilboko Ganberak  -programa honekin- bere enpresa kideen artean  sustatzen duen bezala.

Hala, enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lanari esker, Euskadi lehen aldiz kokatu da Europako Batasuneko berrikuntza indizearen  batez bestekoaren gainetik (Euskadiko 103,6, EBko 100aren  kontra), 2021eko Eskualdeko Berrikuntzaren koadroaren arabera.

 

                                     

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...