20. Garraioaren Foro Nazionala

2021eko abenduak 1 | Madril

 

UniportBilbao osatzen duten Euskal Herriko hainbat enpresek AECOC-ek (Asociaciación de Fabricantes y Distribuidores) antolatutako 20.Garraioaren Foro Nazionalean parte hartu dute.
Estatu mailako erreferentziazko topagunea da, eta bertan errepideko garraio-enpresetako, garraio-agentzietako, operadore logistikoetako, elkarteetako, sektoreko erakundeetako, administrazio publikoetako eta zamalanetako enpresetako ia 250 profesional hurbildu dira Madrilgo Pastranako Duke Auditoriumera.

UniportBilbaoko ordezkariak ekitaldi honetan izan dira informazio stand batekin eta bertan Bilboko portu komunitateak eskaintzen duen logistika eta garraio eskaintza aurkeztu dute. Bestalde, bilerak egin ahal izan dituzte logistikako eta garraioko zuzendari eta arduradunekin, baita Estatu osoko garraio enpresa eta zamalariekin ere.

UniportBilbao kongresuan antolatutako jardunaldietan ere egon da, non legegintzaren garapena, sektorearen erronkak, garraioaren kudeaketa, hazkunde-aukerak eta jasangarritasuna eta emisioen murrizketa aipatu diren. Garraio sektoreak pandemiaren une larrienetan erakutsi duen indarra eta erresilientzia ere baloratu dira, eta sektoreak dituen erronka handiak aztertu dira.

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
ABRIL 2025 | PUERTO DE BILBAO NEWS 108
El Grupo Saavedra ha comenzado a almacenar palas eólicas en el puerto seco de Pancorbo, perteneciente a la Autoridad Portuaria de Bilbao y...
Albisteak
DICIEMBRE 2024 | PUERTO DE BILBAO NEWS 107
Cajamar es una de las diez entidades significativas del sistema financiero español. Con más de 5.000 profesionales, 900 oficinas y ventanillas, y...
Albisteak
DICIEMBRE 2024 | PUERTO DE BILBAO NEWS 107
Nuevo servicio de Ellerman con Tilbury (UK) La compañía Ellerman City Liners, que opera en la terminal CSP Iberian Bilbao Terminal, ha reactivado...