Etika kodea
Jabetza eskubidea
Web-orria erabili aurretik, UNIPORTBILBAOk hauxe jakinarazten dizu: orriko eduki guztia, testua, artikuluak, argazkiak, irudiak grafikoak, audioa eta bideo-klipak, markak eta logoak barne (baina ez hori bakarrik) UNIPORTBILBAOrenak dira, bere jabetzapekoak direlako edota lizentziaren bitartez eskuratu dituelako (aurrerantzean horri guztiari Edukia deituko zaio), eta, ondorioz, besteak beste, Espainiako legeak araututako marka, patente eta egile-eskubideengatik babestuta daude.
Halaber, UNIPORTBILBAOk jakinarazten dio erabiltzaileari, Edukiari dagokionean erabiltzailea egile-eskubideen erreserba guztiek eta UNIPORTBILBAOren web-orriak ezarritako murrizketek lotesten dutela, eta batez ere ondoko hauek:
- Erabiltzaileak UNIPORTBILBAOren web-orria bere beharretarako erabiliko du eta ez merkataritza-xedetarako. Kopia pertsonal bat egingo balu, kopia horrek Edukian jasotako eskubideen erreserbak gorde beharko lituzke. Era berean, erabiltzaileak ezingo du gorde edo artxibatu Edukiaren zati garrantzitsu bat, ezta Edukia edo horren zati bat erabilita datu-base bat sortu ere.
- Edukiari dagokionez, erabiltzaileak ezin izango ditu egin (era ez-mugatzailean) ondoren zerrendatutako egintzak: kopiatu (aurreko atalean adierazitakoa ez bada), egokitu, aldatu, argitaratu, transmititu, eratorritako lanak sortu, saldu, publikoki horren berri eman. Halaber, erabiltzaileak ezin izango du Edukia edo horren zati bat banatu edo zabaldu Internet-en bitartez edo beste edozein baliabide edo euskarriren bidez, eta berdin dio doan edo irabazteko asmoarekin egiten badu hori.
- Erabiltzaileak ezin du Edukia erabili UNIPORTBILBAO web-orriaren diseinua, egitura eta formatua aldatzeko edo oztopatzeko moduan. Horiei dagokienez, erabiltzailea aurreko paragrafoan ezarritako muga berberak dauzka.
Erabiltzaileak UNIPORTBILBAO web-orriaren Edukia edo diseinua edo egitura baimenduta ez dagoen moduren baten erabili nahi badu, dagokion baimena eskatu behar du zuzenean honako helbide elektronikoarekin konektatuz: info@uniport.es.
Erantzukizunetatik salbuestea
Web-orria erabili aurretik, UNIPORTBILBAOk Espainiako Legearekin bat ezarri diren ondoko kontsiderazio horiek irakurtzeko eskatzen dizu:
- UNIPORTBILBAO web-orriak informatu nahi du; baina, Edukiaren edo UNIPORTBILBAO web-orriak edo hiperkonektatutako edo erlazionatutako tokiak eskainitako beste edozein zerbitzu edo produkturen doitasuna, baliagarritasuna, egiazkotasuna eta osotasuna ezin da bermatu. Hori dela-eta, ez du berariazko bermerik onartzen, ezta inpliziturik ere; xede partikular baterako egokitasun eta egokitzapen bermeak barruan hartze dituelarik, mugarik gabe.
- UNIPORTBILBAOk ez du ordezkatu nahi UNIPORTBILBAO web-orrian lantzen diren alorretako profesionalak eta kasu partikularrak aztertzeko eta erabaki zehatzak hartzeko (ekonomikoak, legalak, burtsakoak, datuei eta negozioei buruzkoak, etab.), informazio hori emango dioten profesionalengana jotzeko gomendatzen dio erabiltzaileari.
- Web-orri hau edo bertako Edukia erabili izanaren ondorioz suerta daitezkeen kalte zuzenen, zeharkakoen, intzidentalen, eratorritakoen edo edozein motatako kalte berezien erantzule ez dira inolaz ere izango UNIPORTBILBAO, bere zuzendariak, enplegatuak edo lizentzia-emaileak, mozkinen, diru-sarreren, datuen eta negozioen galera barne daudelarik, era ez-mugatzailean.
Edonola ere, UNIPORTBILBAOren, bere zuzendarien, enplegatuen edo lizentzia-emaileen edozein erantzukizun UNIPORTBILBAO web-orria edo bertako edozein produktuak erabili izanaren ondorioz erabiltzaileak jarritako edozein egintzan oinarrituta badago eta erabilera hori alegatutako kaltea gertatu aurretiko urtean eman bada, erantzukizuna erabiltzaileak UNIPORTBILBAOri informazioa jasotzeagatik ordaindu dion diru-kopurura mugatuko da.
UNIPORTBILBAOk bere burua salbuesten du UNIPORTBILBAO web-orriari hiperkonektaturiko web-orrietan dauden edukietatik erator litekeen edozein erantzukizunetik.