Zer da Uniport?

UNIPORTBILBAO/PortuErkidegoa UniportBilbao eta Bilboko Portu Erkidegoa elkarteak batu zirenean sortu zen 1997an. Lehen elkartearen egitekoa Bilboko portua sustatzea zen eta bigarrenarena portuaren lehiakortasuna hobetzea.

Ikuspegi guztiak aintzat harturik: ekonomikoa, soziala, kulturala, etab., Bilboko portua eragile estrategikoa da bere hinterland-eko ekonomiarentzat, bai bere jarduerak sortzen duen aberastasunarengatik eta bai bere inguruko ekonomiak dinamizatzeko duen garrantziarengatik. Portuko jarduerari eusten dioten enpresak, hau da, portu erkidegoa osatzen dutenak industriaren aliaturik hoberenak dira, industriak portuaren beharra baitauka lehengaiez hornitzeko eta fabrikatutako ekoizkinak esportatzeko. Era berean, logistika-portua denez gero, bere jarduerak banaketarekin zerikusirik daukaten merkataritza-inportazio eta esportazioei ere eragiten dio, jaso edo igortzen diren produktuei balio erantsia emanez.

Uniport-ek “Bilboko portuaren klusterra” deritzona osatzen du, Euskadiko sektore estrategiko baten ordezkaria den aldetik.