Pribatutasun politika

Europar Legebiltzarra eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko  2016/679 (EE) Araudian ezarritakoarekin bat etorriz (aurrerantzean “RGPD”), Erabiltzaileak  webgune honen bidez ematen dituen datu pertsonal guztiak UniportBilbaoren titulartasunekoak diren fitxategietan sartu eta tratatuko direla jakinerazten da, horren helburu bakarra,  erabiltzailearen  eskaerei erantzutea eta informatuta mantendu ahal izatea izanik.

Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa

UniportBilbaok, zure posta elektronikoaren helbidea eta ematen diguzun gainontzeko informazioa eta datu pertsonalak, administrazio edota merkataritza mezuak igortzeko erabiliko ditu bai eta portuko logistika sektoreari buruzko informazioa eta UNIPORTBILBAOk garatutako jarduerak ere zalbaltzeko.  
 

Arduraduna: UniportBilbao/Portu Elkartea, ZEK G48 644785 Urquijo Zumarkalea 9-1go Esk.. 48008 Bilbao Tfnoa. +34 944236782. Posta Elektronikoa: info@uniportbilbao.es.

Datuak Babesteko Ordezkaria: aurreko kontaktuen datu berberak

Legitimazioa: Datuak tratatzeko legezko oinarria, doakionaren baimena eta bere eskaerei erantzuna ematea da, portuko logistika sektore orokorraren jardueraz  edota UniportBilbaok antolatu edo garatutako jarduerez informatuta mantentzeko. 

Emandako datuak, harreman profesionala dirauen bitartean gordeko dira. Datuak ez dira hirugarrenei lagako legezko obligazioa badago salbu.

 

Eskubideak: Sartzea, zuzenketa, baliogabetzea, aurkakotasuna eta tratamenduaren mugaketa.

Neurriak eta segurtasun mailak: UniportBilbaok, tratatutako datu pertsonalen izaera eta tratamenduaren inguruabarrekin bat etorriz, beharrezko neurriak hartu ditu segurtasun maila mantentzeko, posible den guztietan eta beti teknikaren egoeraren arabera, euren aldaketa, galera, edo baimenik gabeko tratamendua edo sartzea gerta ez dadin.

Era berean, UniportBilbaok,  jarraiko hauetarako mekanismoak gehitu dituela bermatzen du:

Gertaera fisiko edo teknikoa gertatuz gero, datu pertsonaletarako helgarritasuna eta sartzea ahalik eta arinen konpontzea.

Datuen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko ezarritako neurri tekniko eta antolakuntzakoak  erregularki egiaztatu eta konprobatzea.

Aplikazio esparrua: Fitxategien egitura, ekipoak eta informazio sistemak, eta datuen segurtasuna bermatzeko ezarri diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak, datuen babesari buruzko indarreango legedia betetzeko. UniportBilbaoren titulartasunekoak  diren eta datu pertsonalak dauzkaten fitxategi guztietan -aldi baterakoak eta iraunkorrak- eta horiek tratatzen dituen edozein informazio ekipo edo sisteman aplikatuko dira.

Erabiltzailearen Baimena: Erabiltzaileak, “webgubnea” bisitatzean edo UniportBilbaon erregistratzean, honako Pribatasun Politika hau irakurri, ulertu eta onartu duela adierazten du, adiera bakarreko bere baimen argia UniportBilbaori emanez, datuak, hemen agertu diren helburu eta zerbitzuekin bat etorriz trata ditzaten.

Lagapena: Datuak ez dira hirugarrenei lagako, legezko obligazioa badago salbu.

Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala: UniportBilbao eta bazkide edo erabiltzaileen arteko komunikazio pribatuetan jasotako datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira eta UniportBilbao datu pertsonalak isilpean mantendu, gorde eta euren aldaketa, galera eta baimenik gabeko tratamendua  edo sartzea gerta ez dadin beharrezko neurri guztiak hartzeko daukan obligazioa betetzen  konprometitzen da, datu pertsonalak dauzkaten Fitxategi Automatizatuen Segurtasun Neurrien Araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Gainera, alderdiek euren artean aldatzen duten edozein motako informazioa ere konfidentziala izango da,  bai eta eurek izaera hori daukatela adosten duten beste guztiak ere. 

Aldaketak, segurtasun eta datuak babesteko politikan: UniportBilbaok segurtasun eta datuak babesteko  politika aldatzeko eskubidea dauka, legegintza edo jurisprudentzia berrietara egokitzeko, edo enpresaren erabaki estrategikoengatik. Eragina izango du, aipatutako aldaketa UnipotBilbaoren web orrian argitaratzen den egunetik hasita.